Skip to main content
bannerra

Bereziak

Durangoko Azokako sormen bekan euskal rol jokoaren "harrikada" saritu dute

2018-12-06
Durangoko Azokaren bigarren egunean jakinarazi dute lehen sormen bekaren irabazlea zein proiektu izan den. Euskarazko rol joko baten proiektua saritu dute, ATOPIArpg izenekoa, eta Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztutakoa. 15.000 euro jaso ditu talde horrek eta urtebete izango dute bertako kideek proiektua garatu eta 2019ko Durangoko Azokan aurkezteko. Aurtengo berrikuntza horri erreparatzeaz gain, hainbat euskal sortzaileren adierazpenak eta azokara hurbildutako herritarren hitzak jaso ditugu.
GOGOETAREN PLAZA - Benito Lertxundi

2018-12-06
GOGOETAREN PLAZA SOLASALDIA - Benito Lertxundi Gidaria: Lander Arretxea
Aniztasuna ardatz, Durangoko Azokak ateak ireki ditu

2018-12-05
Hasi da Durangoko Azokaren 53. edizioa Landako gunean. Urtero legez, euskal kulturgintzaren uztarik oparoena bertan bildu da, sorkuntza eta adierazpen kultural ezberdinak bilduz. Izan ere, aurten, #DAaskodira lemaren bidez, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren aniztasuna islatu nahi izan du. Gaurtik eta igandera bitartean, milaka euskaltzale bertaratu dira, aurrenekoak ikastetxe ugaritako ikasleak izanik. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du eta honatx lehen saioa.
Diada: Milioi bat lagunek bat egin dute Kataluniako errepublika egikaritu eta preso zein erbesteratu politikoen itzulera eskatzeko

2018-09-11
Milioi bat lagunek ANC-ek egindako deialdiarekin bat egin dute Bartzelonako Diagonal zumarkalea betez. Aurtengo Diadak ezaugarritze berezia zuen azken 12 hilabeteetan gertatutakoen ondorioz. Horiek horrela, Hamaika Telebistan saio berezia osatu dugu, Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Iker Bizkarguenaga, Ion Ansa, Itsaso Guemes eta Laura Mintegiren parte hartzearekin.
Kazetaritza gatazka eremuetan

2018-07-20

IPES elkarteak antolatuta, Lauaxetaren hilketaren 81. urteurrenean, kazetaritzak gatazka eremuetan duen garrantzia aztergai izan zuten Gernikako Astran. Beñat Zarrabeitiak gidatuta, Ane Irabazalek eta Txente Rekondok euren esperientziak eta ikuspuntuak partekatu zituzten. Dena, Gotzon Barandiaranen musikatuta, Lauaxetaren olerkietatik abiatuta.

Aldarrikapenez bete du Araba Euskaraz jaialdiak Argantzun

2018-06-19

Irrikitan lemapean ospatu dute aurtengo Araba Euskaraz jaialdiaren edizioa Argantzunen. Trebiñuko konterrian kokaturiko Argantzun Ikastolak bere berezitasun eta zailtasunak plazaratzeko baliatu du opsakizuna eta aldarrikapenez beteriko eguna bilakatu da.

 
bannerra

bannerra