Skip to main content

Bilbo

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazio gehiago iragarri dituzte sindikatuek

2014-06-23

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazioekin hasiko zirela iragarri zuten ekainaren 4ean honako sindikatuek: SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK. Hori horrela, ostegun honetan kalera ateratzeko deia luzatu dute. Osakidetzako zuzendaritzari berriro mahai sektorialean eztabaidatzeko eskatu diote eta urri amaierarako erantzunik ez badute, mobilizazio gehiago izango direla ohartarazi dute.

Kulturgintza sendotzeko premiazko neurrien egitasmoa du xede GEUK ekimenak

2014-06-02

Guk Geure Kulturaz ekimenaren bultzatzaileek, kultur sistema osatzen duten eragile guztiak deitu dituzte, premiazko neurrien egitasmoa osatzeko. Kulturak bizi duen egoera larriak kezkatuta bildu ziren otsailean 150 lagun testuinguruaren azterketa egiteko. Gogoeta horien ondorio den txostena prest dago, eta honetatik abiatuko da ekainaren 12ko topaketa. Asmoa, euskal kulturgintza sendotuko duen neurri sorta osatzea da, ondoren, erakunde publikoetan aurkezteko

Jon Mirena Landa: "Biktima batzuen sufrimendua erabili dute salbuespen neurriak ezartzeko"

2013-11-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Jon Mirena Landa EHUko zuzenbide irakaslea izan dugu. Estrasburgo Parot Doktrinaren inguruan emandako ebazpena aztertu dugu berarekin.

Aniztasunaren aldeko aldarriaz abiatu da Bilboko Aste Nagusia

2019-08-17
Bea Severrek, Naizen adingabe transexualen familien elkarteako bozeramaileak, aniztasunaren aldarria zabaldu du lau haizetara Arriaga Antzokiko balkoitik. Itsasne Nuñez Pa...Ya konpartsako kideak txupina bota eta jaiak eztanda egin du Bizkaiko hiriburuan.
Berri Txarrak lagun artean

2019-07-17
Kobetamendin bizitakoa islatzen duen erreportaje berezia prestatu du Hamaika Telebistako lantaldeak. Ahotsenea gunea, ikuslegoa, giroa, kontzertuko irudiak... Bertan, elkarrizketa laburrak, kale galdeketa, kantuak eta emanaldian parte hartu zuten musikari kolaboratzaileei elkarrizketa laburrak bildu ditugu.
Berri Txarrak lagun artean - Min hau - Nerea Urbizu - kobetamendi

2019-07-14
Gorka eta Nerea Urbizuk elkarrekin abestu zuten Min Hau
 
bannerra

bannerra