Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Jai egunetan denok jai lemapean elkarretaratzea egin dute merkataritza sektoreko ergile zein sindikatu ezberdinek

2018-12-18
Merkataritza eta kontsumo arduratduagatik, sektoreko enplegua mantentzeagatik, lan eskubideen defentsagatik eta auzoko bizikidetzagatik ari dira borrokan. Horretarako kontzientziazio kanpaina hasiko dute. Dendetan kartel bat izango da kanpainan parte hartzen dutela adierazteko.
Sentimendu erlijiosoen aurkako delituagatik epaitu dute Hontzak konpartsa

2018-12-18
2017an Bilboko Gotzainak, Andaluziako herritar batek eta Jose Ignacio Irusta Falange Vasconavarrako kideak salaketa jarri ostean, Hontzak konpartsaren "Carniceria Vaticana" izenpean sortutako txosnako apaingarriak kendu zituen Ertzaintzak. Auzia artxibatuta gelditu zen akusazioak instrukzioan aurrera ez egitean, baina fiskaltzaren helegiteak berrabiarazi du prozesua. Orain 1.400 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak Galder Antón konpartsakidearen kontra, konpartsaren izenean.
EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma

2018-12-17
Bost euskal herritarren aurka Parisen abiatutako epaiketa eta Altsasuko gazteei ezarritako 600 euroko isuna aipatu ditugu arlo politikoan. Gizarte gaietan, ELAko idazkari nagusi izateko hautagaia Mitxel Lakuntza izango dela, pentsiodunek mobilizazioei eutsiko dietela eta Nafarroako Gobernuak LGTBI+ kolektibora bideratutako ekintza plana aurkeztu duela zehaztu dugu. Kutlura eremuan, 2019ko Donostiako Urrezko Danborra Rosa Garciak jasoko duela kontatu dugu, eta, kiroletan, Aitor Zabaleta hiltzea egotzi zioten Ricardo Guerra Belgikan atxilotu dutela.
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak kopako finala jokatu du Lleidan

2018-12-17
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak 26 urte geroago Kopako finala jokatzea lortu arren Bartzelonaren aurka galdu du. Lleidan jokatutako txapelketan ausardiaz ibili arren 37 eta 23 galdu zuten, horrela, kataluniarrei garaipena emanez. Irundarrak tenporada hasiera itzela eduki arren ez zen nahikoa izan Bartzelonarrak gainditzeko.
Rosa Garciari eman diote 2019ko Urrezko Danborra

2018-12-17
Rosa Garciari emango diote 2019ko Urrezko Danborra. Kaleratzeak Stop plataformako Gipuzkoako bozeramailea da bera eta azken urteetan Etxebizitza Duinen aldeko mugimenduetan aritu da buru belarri. 3.666 herritarrek hartu dute parte aurtengo bozketan eta EH Bilduren proposamena kontuan hartuta aurtengo hautagai guztiak emakumezkoak izan dira.
Ricardo Guerra, Aitor Zabaletaren hiltzailea, agur naziak egiteagatik atxilotua Belgikan

2018-12-17
Ricardo Guerra atxilotu du Belgikako poliziak, Aitor Zabaleta hiltzeagatik zigortutako ultra. Atletico Madril Brugge-ren aurka jokatu behar zuen partiduaren aurretik 30 ultra atxilotu zituen poliziak agur naziak egiteagatik. Horien artean Guerra dagoela jakin da gaur. Duela 20 urte Aitor Zabaleta labankadaz hil eta oraindik ezarritako 17 urteko espetxe zigorra bete ez duen arren, hirugarren graduan dago eta epailearen baimenarekin abiatu zen belgikara Ricardo Guerra joan den astean.
 
bannerra

bannerra