Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Euskarekiko jarrera aldaketa nabaritu dute euskaraldiarekin Muskiz herrian

2018-12-04
Euskal Herriko beste herrietan bezala Muskizen ere euskaraldia ospatu dute, 11 egunetan 500 pertsonatik gora ibili dira txapa paparrean eramanez herritik euskara praktikara eramaten. Muskiz herriko sektore desberdinetako belarriprest eta ahobizi batzuekin elkartu gara beraien bizipenak ezagutzeko.
Espainiaren "inboluzioaren" aurrean, aliantza zabalak osatzeko deia egin du EH Bilduk

2018-12-03
"Faxismoaren eta eskubide urraketaren aurka", ostegunean Bilboko manifestaziora joatera deitu du EH Bilduk. Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugaren atarian, Arnaldo Otegiren iritziz, "ezinezkoa da Espainia demokratizatzea".
Alberto Uribe-Echevarriak sinadura bilketari ekin dio

2018-12-03
Alberto Uribe-Echevarriak Athletic-eko presidente izateko hautagaitza aurkeztu du eta sinadurak biltzen ari da. Aurkezpen ekitaldian, bere lan taldeko kide izango diren Jabi Aldazabal, Silvia Muriel, Genar Andrinua, Izaskun Larrieta edo Mario Fernandez egon dira. Eurekin batera, Jose Mari Arrate eta Txetxu Lertxundi klubeko presidente ohiak, Josu Bergara ahaldun nagusi izandakoa eta EAJ zein Ezker Abertzalearekin lotutako pertsonak.
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kirol albisteen bilduma

2018-12-03
Arlo politikoan, EH Bilduk eta Sortuk Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugaren atarian egindako adierazpenei eta 'De Miguel auziko' defentsako akusatuak esandakoei erreparatu diegu. Gizarte gaietan, Nafarroaren Eguneko Iruñeko ekitaldien eta Bilboko Biziprest egunekoen berri jaso dugu. Azkenik, Alberto Uribe-Etxeberriak Athleticeko presidente izateko hautagaitza aurkeztu izanaren berri jaso dugu.
Jokin Urain: "Herreratik etxera bidean pentsatu nuen senideen joan-etorrien testigantza bildu behar zela"

2018-12-03
Euskal preso politikoen senideen ahotsa bildu du Jokin Urainek 'Amaren etxea' liburuan. Senide guztiekin egotea ezinezkoa den arren, ehun bat testigantza bildu ditu eta, etxeko baten hutsuneaz gain, sakabanaketak hainbat euskal herritarren bizitzan izan duen eragina islatu du: "Nik uste espetxean egon garen guztiok pentsatu izan dugula, meritua baldin badute, aitortza senideek merezi dutela".
Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du Nafarroako Urrezko Domina

2018-12-03
Nafarroaren Egunarekin, urtero bezala, Urrezko Domina eman du Foru Gobernuak. Aurten, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du saria, egiten duen lan eredugarriagatik bai elkartasunaren alorrean bai eta osasungintzan ere. Nafarroako Erresuma omendu dute ere bai, Artxibo Nagusiaren aurrealdeko oroitarrian.
 
bannerra

bannerra