Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

"Haustura demokratikoa" lortzeko, Espainiako Estatuko nazioak indarrak batzera deitu ditu Sortuk

2018-12-03

Gernika-Lumon egindako agerraldian, hainbat belaunalditako ia ehun kidez inguratuta, Espainiako Konstituzioa ezarri zenetik 40 urte betetzear direla, duela lau hamarkada egindako hausnarketa politikoan «bete-betean» asmatu zutela adierazi du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

Haren esanetan, ezker abertzalearen orduko analisiak "inoiz baino gaurkotasun handiagoa" du, geroz eta sektore gehiagok bat egin duelako irakurketa horrekin. Are gehiago, begi bistan uzten omen du autogobernua eta eskubideak inoiz baino zaurgarriagoak direla. Egoera horri aurre egiteko, Sorturen esanetan, ezinbestekoa da "78ko erregimenarekiko haustura demokratikoa", eta Rodriguezek aurreratu du haustura hori ez duela Espainiako Estatuak ekarriko, estatu barruko nazioek baizik.

EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-30
'Cabacas auziko' akusazioak epaiari helegitea jartzeko agertu duen asmoari eta EH Bilduk Euskal Errepublikaren alde abenduaren 6rako Bilbon antolatutako manifestazioari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Bilboko Udalak omendu duen Verdes liburu dendaren ingurukoak jaso ditugu. Azkenik, kultura arloan, Elkarrek aurkeztutako Mikel Laboaren obraren errepertorioa eta Ataramiñek kaleratutako hiru euskal presoren liburuak nabarmendu ditugu.
Laboaren lanaren transmisiorako katebegi bat

2018-11-30
Mikel Laboa hil zela hamar urte beteko dira bihar, eta efemeridea baliatuta, musikari eta abeslariaren obra guztia jasotzen duen hamar disko eta DVDa eman ditu argitara Elkar argitaletxeak, Jose Luis Zumeta artista eta Laboaren lagun minak propio diseinatutako kutxan bilduta.
Bilboko Udalak Verdes liburudenda omendu du Euskararen Nazioarteko Egunean

2018-11-30
Bilboko Udalak Verdes liburudenda omendu du euskararen alde egindako lanarengatik. 99 urte eman zituen irekita Bilboko Alde Zaharreko Posta kalean, 2005 urtean itxi zuten arte eta orain, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aintzatespena eman dio Udalak bertan lan egindako hainbat langileri. Bilboko historiaren zati dela adierazi du Aburto alkateak eta Koldo Narbaizak, euskara zinegotziak, liburu eta diskoak saltzeaz gain, euskal kulturaren topagunea bazela ziurtatu du.
Ziegan arrakalak sortzeko eta espetxetik aldentzeko burutazioen hiru liburu aurkeztu ditu Ataramiñek

2018-11-30
Hiru euskal presok egindako lanak aurkeztu ditu Ataramiñe argitaletxeak. Ibon Muñoak idatzitako 'Hamaika desio utopiarako', Joseba Erostegik eta haren iloba Lorea Erostegik elkarlanean ondutako 'Txori mezulariak' haurrentzako ipuina, eta Oier Goitiaren 'Egia baten egunerokoa'.
Cabacas-en auzian akusazioak helegitea jarriko du

2018-11-30
Jone Goirizelaia Cabacas auziko akusazioaren abokatuak Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztuko dutela aurreratu du. Bilbon egindako agerraldian neurri bateko poztasuna agertu du Goirizelaiak, epaiak haiek defendatutakoaren ideia nagusiak frogatzen dituelako, hala ere, Ertzain baten bi urteko espetxe zigorra eta beste bosten absoluzioa ez nahikotzat jotzen dute abokatu, senide eta lagunek, horregatik, helegitea aurkeztea erabaki dute.
 
bannerra

bannerra