Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Polizia Forala Maravillas Gaztetxean sartu da

2019-01-08
Goizaldean sartu da Polizia Iruñeko Maravillas Gaztetxera, Gobernuaren Hitzetan Ogasun Saileko ikuskarien lana ahalbidetzeko. Gaztetxeko asanbladako kideek estalitako kaleratzea salatu dute alde zaharreko kaleetan barrena eta Espainiako Poliziak haien kontra kargatu izan du zenbaitetan. Maravillas mugimenduko bozeramaileak elkarrizketaren alde agertu dira, nahiz eta gobernuaren jarrera salatu duten.
Gestamp enpresako langileek bi orduko geldialdiekin jarraitzen dute

2019-01-08
GTH Gestamp Tool Hardenig enpresako langileek bi orduko geldialdiekin jarraitzen dute bigarren egunez. Autoen karabana egin dute Derioko fabrikatik Zamudiokora. Han elkarretaratzea egin dute lan baldintza prekarioak salatzeko. Urtarrilaren 7tik 9ra lanaldi bakoitzeko bi orduko geldialdiak deitu dituzte langileek. Lan hitzarmena abenduaren 31an iraungi zitzaien eta ez da berritzerik egon. GTH enpresak 5 urtetarako akordioa eskaintzen die langileei, hauek azaldu dutenez bere beharrei erantzuten ez diena
LABek kalitatezko jangela eredu berriaren proposamena egin du

2019-01-08
LABek gaur egungo jangela ereduaren balorazioa eta proposamena egin du. Hiru ardatz izango ditu proposamenak, elikadura burujabetza oinarri izango duena: agroekologia, jangelak eremu hezitzailea izatea eta langileen baldintza egokituak.
Presoen aferan, azken 40 urteetako adostasunik zabalena lortu da Eusko Legebiltzarrean

2019-01-08
Hala ondorioztatu du Foro Sozialak 2018an egindako mahai inguru tematikoen ostean. Teresa Todak eta Nazario Oleagak azaldu dutenez, beharrezkoa da euskal preso guztiak Zaballara ekartzea, bigarren gradurako progresioak egitea eta gaixotasun larriak pairatzen dituztenak askatzea. Horrekin batera, larunbatean Bilbon deitutako manifestazioan, Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza bat egongo dela iragarri dute.
Realeko neska mutilek garaipenekin hasi dute urtea

2019-01-07
Realak garaipena lortu du Real Madrilen aurka Bernabeuen. Imanol Alguacil entrenatzailearen estreinaldi ezin hobea izan da. 93-94 denboraldian zeresana izan zuen entrenatzaileak,jokalari zela, txuri-urdinek garaipena lortu zutelako Madrilen emaitza berarekin eta Imanolek sartu zuen gol bat. Talde txuri-urdinak 15 urte zeramatzan Santiago Bernabeuen irabazi gabe. Errealeko nexkek ere garaipena etxean utzi dute Logroñoren aurka izandako partidan. 3 puntu poltxikora eta Ligan zortzigarren postuan geratu dira 22 punturekin.
Dock of the bay film eta dokumental musikatuen jaialdiaren 12.edizioa martxan dagoeneko.

2019-01-07
Dock Of The Bay, Donostiako film eta dokumental musikatuen jaialdiaren 12.edizioa hasiko da. Antzoki zaharrean eta Trueba zine aretoetan ikusi ahalko dira urtarrilaren 7tik 12ra. Aurtengo edizioa hausnartuena eta landuena izango da, 20 lan ikusteko aukera egongo da. Sail Ofiziolean 9 lanetatik 2 Euskal Herriko lan arituko dira burrukan saria irabazteko: “Lou” eta “Basahaideak”. Bestalde, sail berri bat eskainiko du edizio berri honek “Dock Live!” izena hartuko duena eta bertan film edo dokumentalak ikusteaz gain momentu berean musika zuzenean entzuteko aukera egongo da.
 
bannerra

bannerra