Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Aurten ez da zaleturik Berri Txarrak ikusi gabe geratuko

2019-02-14
Lekunberrin eman duten agerraldian, Ikusi arte biraren xehetasunak eta etenaldi mugagabearen arrazoiak azaldu dituzte Berri Txarrak taldeko kideek.
Aspanogi elkarteak VII. elkartasun Ipar Martxa egingo du otsailaren 17an Donostian

2019-02-14
ASPANOGI Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Otsailaren 15ean , “Haur Minbizidunaren Nazioarteko Eguna” izanda Donostiako Udalak prentsaurreko bat eskeni du. Bertan elkarteko bi nerabek irakurri dute 2019ko aldarrikapena “ Ez ezazu niri jarraitzeari utzi” leloa daramana. Bestalde, Maite Peña foru aldundiko diputatuak martxoan hitzarmen bat sinatuko dute Aspanogirekin 61mila eurokoa. Aurten ere Aspanogik otsailaren 17an Donostian elkartasun Ipar Martxa solidarioa aurrera eramango du 7.urtez jarraian. Goizeko 11:00tan abiatuko da Saguesetik Haizearen Orraziraino. Izen ematea www.herrikrosa.eus webgunean eman daiteke.
Euskaraldiaren inguruko balorazioak egiten ari dira Bilbon auzoz auzo

2019-02-14
Positiboak dira emaitzak, batez ere, Ahobizi eta Belarriprest figurak egotea hartu da hoberen. Belarriprest egoteak erraztu du euskaraz hitz egitea hautu bat delakoaren ideia. Hemendik aurrerako erronka Bilboko euskalgintzak dauka, Bilbo hiri euskaldun bezala ikustea, ez baita hala ikusten nahiz eta euskal hiztun gehien dituen hiria izan.
Kaparrosoko txaleta errefuxiatuen babeserako utziko du Iruñeko Udalak

2019-02-14
Iruñeko Udalak CEAR, errefuxiatuak laguntzeko estatuko komisioarekin, 2017an sinatutako hitzarmena zabaltzea sinatu du gaurkoan. Agiriak eraikinak utzi eta bestelako baliabideekin laguntzeko markoa ezartzen du.
Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko biktimen aitortzarako lege berria onartu du

2019-02-14
Nafarroako Parlamentuak gaurko bilkuran eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen jazarpenaren biktimak erreparazio eta aitortzarako Foru Lege proposamena onartu du. Izaera administratiboa du lege proposamenak eta helburua eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako biktimen errekonozimendua eta erreparazioa sustatzea da.
Elkarretaratzea egin dute pobrezia eta murrizketen aurka

2019-02-14
Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean aurkeztu da diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua bozketara. Bizkaiko kolektibo sozial desberdinak batu dira gaur Gobernuaren egoitzaren aurrean. 4 komun jarri dituzte lurrean eta han eseri dira, adierazteko “barruko arropan” uzten diela neurriek. Horren bidetik, lemak esaten du “pobrezia eta murrizketak kaka bat" direla. Honekin azaldu nahi izan dute 213.000 pertsonek pobrezia atalazearen behetik kobratzen dutela pentsioa, hilean 900 euro baino gutxiago. Salatu nahi izan dute Euskal Autonomia Erkidegoan inor ezin dela egon egoera horretan diru sarrera bermatzeko errentaren proposamenari dagokiola.
 
bannerra

bannerra