Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa oinarri, hizkuntza-politikan akordioak lortzea du helburu Euskararen Kontseiluak

2018-11-16
Urteko balorazioa egin du Euskararen Kontseiluak Bilboko Abando Hotelean. 2018 urtea proposamenen urtea izan dela adierazi du, arreta berezia jarrita Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren garapenean. Dokumentuak dakartzan neurriak barne-politikan ezartzea da, Bilbaoren ustez, datozen urteetako erronka nagusia euskararen normalizazioan. Prozesu bat dela nabarmendu du kontseiluko zuzendariak eta horretan eragile guztion ekarpena behar dela azpimarratu ere.
Guardia Zibilak Aranburu, Iturrioz eta Larrea erail zituenetik 40 urtera, zigorgabetasuna salatu dute Arrasaten

2018-11-16

Guardia zibilek eraildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa', Roberto Aranburu eta Emili Larrea omendu dituzte Arrasateko Udal plazan eta Kulturate aretoan, haien heriotzatik 40 urtera. Arrasatearra zen Larrea, Garagartzakoa Aranburu eta Legorretan sortua Iturriotz. Komando Autonomo Antikapitalistek Aretxabaletako kuartelaren aurkako ekintza egin ondoren erail zituzten.

Franco diktadorea hil ondorengo urte horietan, ugari izan ziren poliziek egindako hilketa argitu gabeak eta gauza bera gertatu zen Arrasatekoarekin ere. Iturriotzekin eta Aranbururekin batera zihoan kidea, Kike Zurutuza, larri zaurituta baina bizirik atera zen.

Hilketen ondoren, hainbat arrasatearrek ikerkuntza katezaritza egin zuten, eta horren emaitza izandako txostena zabaldu zuten jendartean. Eta urtemugak ere balio izan du inpunitatea salatu eta gertaeren inguruko oroimena berpizteko. Hain justu, hildako batzuk gogoratzeko eta beste batzuk ezkutatzeko joera salatu du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Arrasateko ekitaldian.

Espainiako diputatuen kongresuko ordezkari izanik, Madrilerako joan etorrietan ikusi ahal izan du Espainian ere jartzen dela bertsio ofiziala zalantzan.

Cabacas-en familia eta lagunek, epaiketa baloratu, justizia exijitu eta egungo eredu poliziala ezbaian jarri dute

2018-11-16
Pasadan astean, hiru astez luzez iraun zuen, Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketari eman zioten bukaera, epaiaren zain daudela, Iñigoren lagunak eta gurasoak epaiketaren balorazioa plazaratu nahi izan dute. Beraien hitzetan, “Loca academia de policia” itxura eman du ertzaintzak epaiketaren zehar, beti ere bata bestearen bizkarra ondo babestuz. Mozorro eta komedia krudel bateko bigarren mailako pertsonaiak sentitu dira. Egia , aitortza etaerreparazioa eskatu dute , Iñigoren gurasoak bigarren mailako biktiman ez izateko etabeste heriotza baberriro gerta ez dadin, polizia ereduaren aldaketaren beharra azpimarratu dute
EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma

2018-11-15
Osalanek EAEko lan istripu eta gaixotasunez emandako datuei, Kaleratzeak Stopen salaketari eta Nafarroako tokiko erakundeek indarkeria matxistaren aurka hartutako konpromisoari erreparatu diegu gizarte gaietan. Geure mugetatik at, 'Brexit'-aren akordioak eragindako gora-beherak jaso ditugu. Horrez gain, azaroaren 21era arte Bilbon, Donostian eta Iruñean abian den Zinetika jaialdiari ere erreparatu diogu.
'Ghero', azken euskaldunaren istorioa

2018-11-15
‘Ghero’ antzezlana azaroaren 20 eta 21an estreinatuko da Arriaga Antzokian. Tartean antzerki konpainiak eta euskaltzaindiak ekoitzi dute obra, akademiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan. Kontakizuna 3000 urtean kokatzen da, hizkuntza bakarra erabiltzen den mundu batean eta azken euskalduna hilzorioan dagoen garaian. Arriagan estreinatu ostean Euskal Herri osora zabalduko da 2018ko bukaeran eta 2019ko lehen hilabeteetan.
Nafarroako 60 udalerri baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin

2018-11-15
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, azaroaren 25arekin, 60 toki erakunde baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpaina. Gaitzespena adierazi dute emakumeek pairatzen dituzten indarkeria sexista mota orori eta konpromisoa agertu dute erakunde publiko bezala modu aktiboan lanean jarraitzeko.
 
bannerra

bannerra