Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

‘Gauza aunitz dugu egiteko’ lelopean burutuko du indarkeria matxistaren aurkako kanpaina Nafarroako Gobernuak

2018-11-12
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ‘Gauza aunitz dugu egiteko’ lelopean, Nafarroako Gobernuaren aurtengo kanpainak indarkeria matxistak eragindako kaltearen erreparazio kolektiboa sustatu nahi du. Azken 20 urteotan indarkeria matxistagatik Nafarroan erail dituzten 18 emakumeak aintzat hartu eta horik ahaztu ez daitezen nahi du kanpainak
Justizia Administrazioko langileek konpromisoa bete dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari

2018-11-12
Elkarretaratzea egin dute Nafarroako Justizia Administrazioko langileek Nafarroako Gobernuari eskatzeko bere konpromisoa bete dezan. Salatu dutenez, 2019ko aurrekontuen proiektuan ez da agertzen orain dela 3 urte exekutiboak iragarritako soldata gehigarria. Hori dela eta, sindikatuek Foru Gobernuari diskriminazioa leporatu diote.
Parisek hezkuntzan egin nahi dituen murrizketen aurka, greba eguna Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan

2018-11-12
Frantziako Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren politiken eta murrizketen aurka, greba egin dute, astelehenez, Ipar Euskal Herriko ikastetxeek. Kolegioetako eta lizeoetako 2.650 postu ezabatzeko asmoa aipatu dute; beste 500 postu irakaskuntza pribatuan, eta 400 administrazioan. Hori salatu dute zazpi sindikatuk elkarrekin egindako deialdiaren bidez, eta Ipar Euskal Herriko kasuan, Baionan egin dute manifestazioa.
EAEko aurrekontuak ez dira sozialak ezta burujabeak LAB sindikatuaren en ustez

2018-11-12
LAB Sindikatuak ez nahikotzat jo ditu Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Behar sozialei ez erantzutea eta zorraren ordainketa lehenestea egotzi dio sindikatuak Jaurlaritzari, proposamenak ez baitu BPGaren igoerarekin batera areagotzen gastu soziala. Kritikatzeaz gain, zuzenketak proposatu dituzte herritarren eros ahalmena berreskuratzeko eta industrian inbertsio handiagoa eskatu dute, La Navalen ematen ari den egoera ekiditeko.
Ertzaintzaren "inpunitatea agerian ez geratzeko", defentsak espetxe zigorrak eskatu ditu Cabacas auziko epaiketaren azken saioan

2018-11-09
Amaitu da Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa eta, orain, aldeak epaiaren zai geratu dira. Tentsio handiko saioa bizi izan da gaur, akusazio partikularrak, fiskaltzak eta defentsek euren ondorioak eta eskaerak mahai gaineratu dituztenean. Jone Goirizelaiaren esanetan, zigorrak ezinbestekoak dira ertzaintzak inpunitatea duela agerian ez geratzeko. Horrekin batera, ertzaintzaren “jokabide kaotikoa” azaleratu dela nabarmendu du eta “proportziorik gabeko” aktuazioa onartu beharrean, ertzainak bertsio kontrajarriak eta sinestezinak plazaratu dituztela azpimarratu du. Horiek horrela, zigorrak eskatu ditu. Fiskaltzak zein defentsek, absoluzioak eskatu dituzte.
Musikari inguratuta ospatuko du Gaztezulok 200. alea kaleratzea

2018-11-09
Ale berezia prestatu du lantaldeak, eta Altsasuko gurasoei egindako elkarrizketa ekarri du azalera.
 
bannerra

bannerra