Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

José Palazón eta Juan José Aguirrek jaso dute Renne Cassin 2018 saria

2018-12-10
Jaurlaritzak Jose Palazón aktibistari eta Juan José Aguirre misiolariari eman die Renne Cassin 2018 saria, Giza Eskubideen defentsan eta ahulenen alde egindako lanagatik. Palazón Prodein elkarteko sortzailea da Melillan eta Aguirre Bangassou hiriko elizbarrutiko apezpikua da 1980tik, Afrika Erdiko Errepublikan.
‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’, Giza Eskubideen sentsibilizazioa sustatzeko Nafarroako Gobernuaren egitaraua

2018-12-10
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta astebeteko egitaraua antolatu du ‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’ lelopean. Giza Eskubideen ingurukan sentsibilizatzeko eta munduarekiko begirada irekitzeko helburua dauka, horrela, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak.
'Ihes' eleberriarekin itxi du Jasone Osorok 'Eskularru beltzak' bilduma

2018-12-05
Eskularru beltzak bildumaren laugarren eta, momentuz, azken liburua argitaratu du Jasone Osoro idazleak. Gazte literatur bilduma joan den urtean hasi ostean, sei hilabetero liburu bat sortu eta orain segidaren azkena kaleratu berri du Elkar Argitaletxearen eskutik, 'Eskularru Beltzak' liburuan planteatutako korapiloak askatuz.
Sanferminetako bortxaketaren epaiari helegitea jarriko diote berriz Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak

2018-12-05
9 urteko espetxe zigorra berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak sanferminetako talde bortxaketaren egileei eta epaiari helegitea jarriko diotela jakitera eman dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak. Bost epaileetatik bik boto partikularra eman izanak helegiteari indarra emanen diola adierazi du Joseba Asironek.
Euskaraldia hasi bakarrik egin da

2018-12-04

Euskaraldia "epe luzerako lanaren abiapuntua" izan dela eta "aurreikuspen guztiak" gainditu dituela nabarmendu dute. Euskalgintzako eragileen eta erakunde publikoen arteko elkarlanaren balioa nabarmendu dute balorazio agerraldian. Datozen urteetan ere izango du jarraipena ariketa sozialak, hain justu, elkarlan horretan eta ‘Ahobizi’ zein ‘Belarriprest’ roletan sakondu nahiko lukete.

EGUNEKOA: gizarte, politika, memoria, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-12-04
Euskaraldiaren balorazioa eta Nafarroako langabezia datuak hartu ditugu aintzat gizarte gaietan. Arlo politikoan, Eusko Jaurlaritzako 2019ko aurrekontuen negoziazioari erreparatu diogu. Memoriarekin lotutako gaietan, Idoia Aierberen heriotza hartu dugu hizpide. Horrez gain, 'Gu, Laboa' dokumentalari eta Athleticek Eduardo Berizzo kanporatu izanari ere erreparatu diegu.
 
bannerra

bannerra