Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Alberto Uribe-Echevarriak sinadura bilketari ekin dio

2018-12-03
Alberto Uribe-Echevarriak Athletic-eko presidente izateko hautagaitza aurkeztu du eta sinadurak biltzen ari da. Aurkezpen ekitaldian, bere lan taldeko kide izango diren Jabi Aldazabal, Silvia Muriel, Genar Andrinua, Izaskun Larrieta edo Mario Fernandez egon dira. Eurekin batera, Jose Mari Arrate eta Txetxu Lertxundi klubeko presidente ohiak, Josu Bergara ahaldun nagusi izandakoa eta EAJ zein Ezker Abertzalearekin lotutako pertsonak.
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kirol albisteen bilduma

2018-12-03
Arlo politikoan, EH Bilduk eta Sortuk Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugaren atarian egindako adierazpenei eta 'De Miguel auziko' defentsako akusatuak esandakoei erreparatu diegu. Gizarte gaietan, Nafarroaren Eguneko Iruñeko ekitaldien eta Bilboko Biziprest egunekoen berri jaso dugu. Azkenik, Alberto Uribe-Etxeberriak Athleticeko presidente izateko hautagaitza aurkeztu izanaren berri jaso dugu.
Jokin Urain: "Herreratik etxera bidean pentsatu nuen senideen joan-etorrien testigantza bildu behar zela"

2018-12-03
Euskal preso politikoen senideen ahotsa bildu du Jokin Urainek 'Amaren etxea' liburuan. Senide guztiekin egotea ezinezkoa den arren, ehun bat testigantza bildu ditu eta, etxeko baten hutsuneaz gain, sakabanaketak hainbat euskal herritarren bizitzan izan duen eragina islatu du: "Nik uste espetxean egon garen guztiok pentsatu izan dugula, meritua baldin badute, aitortza senideek merezi dutela".
Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du Nafarroako Urrezko Domina

2018-12-03
Nafarroaren Egunarekin, urtero bezala, Urrezko Domina eman du Foru Gobernuak. Aurten, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du saria, egiten duen lan eredugarriagatik bai elkartasunaren alorrean bai eta osasungintzan ere. Nafarroako Erresuma omendu dute ere bai, Artxibo Nagusiaren aurrealdeko oroitarrian.
"Haustura demokratikoa" lortzeko, Espainiako Estatuko nazioak indarrak batzera deitu ditu Sortuk

2018-12-03

Gernika-Lumon egindako agerraldian, hainbat belaunalditako ia ehun kidez inguratuta, Espainiako Konstituzioa ezarri zenetik 40 urte betetzear direla, duela lau hamarkada egindako hausnarketa politikoan «bete-betean» asmatu zutela adierazi du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

Haren esanetan, ezker abertzalearen orduko analisiak "inoiz baino gaurkotasun handiagoa" du, geroz eta sektore gehiagok bat egin duelako irakurketa horrekin. Are gehiago, begi bistan uzten omen du autogobernua eta eskubideak inoiz baino zaurgarriagoak direla. Egoera horri aurre egiteko, Sorturen esanetan, ezinbestekoa da "78ko erregimenarekiko haustura demokratikoa", eta Rodriguezek aurreratu du haustura hori ez duela Espainiako Estatuak ekarriko, estatu barruko nazioek baizik.

EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-30
'Cabacas auziko' akusazioak epaiari helegitea jartzeko agertu duen asmoari eta EH Bilduk Euskal Errepublikaren alde abenduaren 6rako Bilbon antolatutako manifestazioari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Bilboko Udalak omendu duen Verdes liburu dendaren ingurukoak jaso ditugu. Azkenik, kultura arloan, Elkarrek aurkeztutako Mikel Laboaren obraren errepertorioa eta Ataramiñek kaleratutako hiru euskal presoren liburuak nabarmendu ditugu.
 
bannerra

bannerra