Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Manifestazio jendetsu batek eman dio hasiera Kristau Eskolako langileek deituta duten zortzi eguneko grebari

2019-01-16
Manifestazio jendetsu batek eman dio hasiera Kristau Eskolako langileek deituta duten zortzi eguneko grebari. Antolatzaileen datuen arabera %65eko jarraipena eduki du lehen greba egunak eta 5000 lagun irten dira kalera Bilbon egindako manifestazioan. 2009tik ez da sektoreko hitzarmena berritu eta sindikatuek langileen eros ahalmena galtzea eta euren lan baldintzen txartzea salatzen dituzte.
Feroz zinema sariak, aurreneko aldiz Bilbon

2019-01-16
Urtarrilaren 19an, Feroz Sarien seigarren edizioa egingo dute Miribillako Bilbao Arenan. Bertan, Berriemale Zinematografikoen Elkarteak, espainiar Estatuko filma eta serierik onenak sarituko ditu. 2800 sarrerak agortu dira eta Juan Mari Aburtok azaldu duenez, “Bilbo, zinearen industriaren kokaleku eta metropoli” bilakatzeko urratsa da.
Yolanda Barcinak CANen desagerpenean erantzule izan zela ukatu du

2019-01-16
Yolanda Barcina hiru urteren bueltan Nafarroako Parlamentuan izan da. CANeko, Nafarroako Kutxako, ikerketa batzordeak deitua deklaratu du. Barcinak bere errugabetasuna adierazi du behin eta berriz kutxaren kudeaketa eta desagerpenaren inguruan.
Iruñeko Udalak 2019ko kirol kanpaina aurkeztu du

2019-01-16
Iruñeko Udalak 2019ko kirol kanpaina aurkeztu du. Aurtengoan kirola egitea sustatzeaz gain, Udalak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera emateko lana egingo da. 2018an inbertsioak 5,4 milioi ingurukoak izan ziren kirol arloan. 84.000 erabiltzaile baino gehiagok baliatu zituzten iazkoan Udal kirol azpiegiturak sarrera edota bazkidetza bitartez.
Hego Euskal Herriko talde feministak muturreko eskuinaren mezu matxistaren aurrean

2019-01-15
Atzo arratsaldean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, elkarretaratzeak deitu zituzten talde feministek. Andaluzian Gobernu akordioa bermatzeko VOX alderdi ultra eskuindarraren baldintzek emakumeekiko izan ditzakeen ondorioak salatu zituzten atzokoan.
Aita Mari erreskaterako itsasontzia azken tramiteekin dabil

2019-01-15
Maydayterraneo elkarteko kideek prestatutako erreskaterako itsasontzia, Aita Mari izena duena, azken tramiteekin dabil. Azken izpekzio teknikoa egin zuten eta batel txikiaren agiria ez zegoen ondo. Gaur dokumentazioa Pasaiako Kapitaniara eramango dute eta biharko erantzun bat espero dute. Behin erantzun bat jakinda eta baiezkoa bada aterako dira Mediterraneora Libiako uretara erreskate lanetara.
 
bannerra

bannerra