Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

EGUNEKOA: gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-08
Gizarte gaietan, hipotekek kaltetutakoek Espainiako Auzitegi Gorenaz egindako salaketa, Nafarroako pobrezia datuak eta sexu eraso salaketak aipatu ditugu. Kultura albisteen artean, berriz, Ruper Ordorikaren 'Bakarka' disko berriaz eta Zinebi jaialdiaren 60. edizioaz aritu gara.
Ikasitakoak bildu eta ingurukoek bultzata, 'Bakarka' diskoa kaleratu du Ruper Ordorikak

2018-11-08
Duela bizpahiru urte hasi zen Ruper Ordorika bakarkako kontzertuak eskaintzen eta esperientzia ontzat jota, ‘Bakarka’ izeneko diskoa aurkeztu du, hain justu, bakarka egindako lehena. Jendaurrean formatu horretan arituta, esperientzian ikasitakoak biltzeko nahiak eta ingurukoen bultzadak eraman dute erabaki hori hartzera. Hala, gitarra lagun duela, bere ibilbidean bidaide izan dituen hamabi kanturen moldaketak bildu ditu lan berrian.
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean

2018-11-07
Elkarretaratzea izan zen atzokoan Lunes Lilas eta Andrea plataforma feministek deituta indarkeria matxista salatzeko. Izan ere, azaroaren 7arekin bildu ziren Nafarroako Auzitegiko epaileak 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren ebazpena erabakitzeko, eta horren harira, hain justu, plataforma feministek beste behin aldarrikatu dute bortxaketa izan zela, eta ez sexu abusua.
Pobreziak gora egin du Nafarroan

2018-11-08
Pobrezian daudenen kopuruan handitu egin da Nafarroan azken 5 urteetan. Nafarren %13.5 pobrezia edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan bizi da; 86.500 pertsona inguru, alegia. Era berean, pobrezia latza egoera bizi direnen kopuruak ere gora egin du; egun Nafarroan 26.000 pertsona bizi dira 355 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten etxeetan.
Gorenari bankaren alde egotea egotzi dio Kaleratzeak Stop plataformak

2018-11-08

Espainiako Auzitegi Gorenari bakuen alde egotea leporatu dio Kaleratzeak Stop plataformak, Bilbon egindako elkarretaratzean. Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatu dute, hipoteken zergen inguruko auzian, Gorenak finantza erakundeen interesen alde egin duen aste berean. Asteartean, Goreneko osoko bilkurako hamabost epailek bankaren alde egin zuten, eta bezeroen alde hamahiruk. Bi egunez bilduta egon ondoren hartu dute erabakia eta Gorenak berak bertan behera utzi du bi aste lehenago ebatzi eta martxan jarritako doktrina.

Presio handiak izan dira Goreneko epaimahaiarenganako. Alde batetik, bankuek ez diete orain arteko dirutza bueltatu nahi bezeroei, eta argudiatu dute legea bete baino ez dutela egin. Bestetik, Espainiako Ogasun ministroak epaia baino lehen iragarri zuen, zerga bankuen bizkar jarriz gero, azken finean, autonomia erkidegoek itzuli beharko lieketela dirua kaltetuei 5.000 milioi euroko faktura. Unidos Podemosek, bere aldetik, herritarrak kalera ateratzeko eskaria egina du. Badirudi, beraz, herritarren balizko presioak eduki duela pisurik txikiena.

Ebazpen horren ondoren, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du legea aldatuko duela hipoteken zerga bankuek ordain dezaten. Ostegun honetan Ministroen Kontseiluan hartzekoa den erabakia bezperan iragarri du Sanchezek.

Espainiako Diputatuen kongresuko EH Bilduko ordezkari Marian Beitialarrangoitia oso kritiko agertu da Sanchezen hitzekin. Herritarren mesederako neurriak berandu datozela adierazi du eta ez dutela egoera injusturik iraultzen.

Hego Euskal Herrira etorrita, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da zerga hori ordaintzen, baldin eta erositako etxea bizitoki nagusia bada. Nafarroako Ogasunak, berriz, ardura hipotekarioaren %0,5 kobratzen du, eta bezeroek ordaintzen dute, ez bankuek. Edonola ere, Nafarroako Gobernuak aste honetan iragarri du berrikusi egin nahi duela bankuek zergea ordaintzeko aukera.

Ekoizpenean arreta jarrita, elikadura burujabetzarantz

2018-11-08
Elikadura burujabetzarako bidean sortu diren proiektu ezagunenak kontsumo taldeak dira, nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak, alegia. Badira, ordea, denda itxurako egitasmoak ere, eta horietako biri erreparatu die Hamaika Telebistak: Bilboko Labore elkarteko Haizea Egigurenekin eta Zarauzko Lakariko Miren Prietorekin hitz eginda.
 
bannerra

bannerra