Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Kezko bola batek itoak birikak liburua

2019-02-12
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)ilbeltz bekaren irabazlea da Kezko bola batek itoak birikak eleberria.Txalaparta argitaletxeak argitaratu du Miel Anjel Elustondoren 250 orriko libura. Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, besteak beste, zeharkatzera eramaten duen istorio bat da. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria,… giro beltzez ustartutako kontaketa bat plazaratu du Miel Anjel Elustondo idazleak.
Roxika Iriarte: "Emakumeek izaera politikoko torturaz gain, jazarpen sexista jasan dugu"

2019-02-12
Bihar Tortura salatzeko eguna ospatzen da Euskal Herri mailan eta Nafarroa Gaur saioan Amaia Izko abokatua eta Roxika Iriarte elkarrizketatuak izan dira. Elkarrizketa iluntzeko 21.00etatik aurrera izango da ikusgai eta bertan, besteak beste, Estrasburgok espainiar estatuari ezarritako zigorrak, torturaren erabilera sistematikoa eta biktimen jazarpena aztertuak izan dira.
Nahia Quincoces: "oso pozik nago lortzen ari naizen emaitzekin"

2019-02-12
Momentu Honetan Mendiko Eskiko Munduko Kopan parte hartzen dabil Nahia Quincoces mendexarra. Txikitatik gustatu izan zaio mendia eta lehiaketa. Orain, gustuko duen kirolean buru belarri sartuta ikusten dugu eta haren gorabeheren inguruan mintzatu zaigu.
Kataluniako auzia "erabakitzeko eskubidearen aurkako" epaiketatzat jo du Arnaldo Otegik

2019-02-12
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Kataluniako prozesu politikoaren epaiketa erabakitzeko eskubidearen eta demokraziaren aurkako epaiketa dela salatu zuen. koalizioak Gure Esku Dago plataformak antolatutako mobilizazioetan parte hartuko duela jakinarazi zuen eta euskal gizarteari ere deia luzatu zion.
Donostiako Udal Gobernu Batzordeak hainbat plan onartu ditu

2019-02-12
Donostiako Udal Gobernu Batzordeak hainbat plan onartu ditu: Batetik, gizarte ekintzetan Jarraipena emango diote 2019ko martxoaren 1etik aurrera segidako kontratuari. Asociacion para la Reinserción Social Erroak-ek jarraituko du zerbitzua ematen. Eta bestetik, Intxaurrondoko Otorduak programarii ere kontratua onartu zaio . Horrez gain, Infernuaren Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari. 500 etxe bizitza egingo dituzte eta %60a babes ofizialeko etxeak izango dira. Eta Udalak duen dBizi zerbitzuak Bonopak enpresarekin duen kontratua bertan behera utziko du.
Iruñeko Udalak 135 lan-postuz osatutako Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du

2019-02-12
Iruñeko Udalak 2019ko Lan Eskaintza publikoa osatzen duten 135 plazak aurkeztu ditu. Haietatik 50 reposiziozkoak izango dira 85 egokitzeari begira egindakoak. Helburu nagusietako bat behin-behinekotasuna etetea da. Deialdian bildutako plazak askoz jota hiru urteko epean deitu beharko dituzte.
 
bannerra

bannerra