Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

"Prekarietateari ateak itxi" nahi dizkio Ernaik

2019-02-12
Ezkerraldeko Ernaiko gazteek La Navaleko langileak babesteko eta larunbatean prekarietatearen aurkako manifestaziora dei egiteko agerraldia egin dute. Gazte antolakundeak desindustrializazio politika salatu dute eta ontziola salbatzeaz gain, Ezkerralderako industria plan eraginkorra eskatu diote instituzioei. ‘Prekarietateari ateak itxi’ lemapean mobilizatuko dira otsailaren 16an Bilbon, Euskadi Plazatik abiatuta.
21.korrikak Txillardegi omendu du euskararen alde egindako lanarengatik

2019-02-11
400 lagun elkartu ziren AEKa eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri egindako omenaldian. 21.korrikak Txillardegi omendu du euskara batuaren alde egindako lanarengatik eta horrek euskararen alfabetizazioarentzat suposatu duenarengatik. Orain dela gutxi, AEK-k, Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibetsitateak elkarlanean ateratako Dabilen Pentsamendua proiektu berria argitaratu dute. Bertan Miren Rubio kazetariak Txillardegiren biografia azaltzeaz gain bere lanekin osatutako bilduma ikus daiteke. Horretaz gain, omenaldian Txillardegiri buruzko Klik Dokumentala ikusteko aukera izan zuten.
Neguko fitxaketek astindua eman diote NBA ligako azken txanpari

2019-02-11
Fitxaketetarako neguko lehioa itxi berritan, NBAko taldeek liga erregularreko azken hilabetetan sartuta daude jadanik. Aldaketa interesgarriak eman dira merkatuan eta eraztuna irabazteko hautagaiek egindako mugimenduek ligaren azken fase erabakigarrian aldaketak ekar ditzakete. Mikel Reina kazetariak mugimendu horien analisia egin du.
Herrigintza aro berri baterako oinarrietan sakontzeko ariketa antolatu du Plaza Hutsak

2019-02-11
Plaza Hutsa ekimenak herrigintza aro berri baterako oinarrietan sakontzeko ariketa antolatu du asteburuan Bizkaiko metropolian, hain zuzen, Bilbon eta Portugaleten. Ostiralean hezkuntza sistema izan zuten aztergai Bilbon eta larunbatean, Portugaleteko merkatuan, herrigintzaren arloan gogoeta egiteko plaza ireki zuten.
Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezek Orain Bai-Podemos taldeko kide izaten jarraituko dute

2019-02-11
Txosten juridiko batean oinarrituta Orain Baik Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez taldetik kanporatzeko eskaera atzera bota du Parlamentuko mahaiak. Horrela Ainhoa Aznarezek hemizikloko presidente izaten jarraituko du.
Euskal Mendi Federazioak harrobia landu nahi du eta gazteagoei bidea zabaldu

2019-02-11
Arrasateko Ternuaren egoitzan izan da Mendiko Eskiaren Euskal Selekzioaren aurkezpena. Azken 3 urtetako aldaketak azpimarratu nahi izan dituzte, zuzendaritza aldaketa bat izan da, besteak beste. Aurten harrobiari begira helburu bat finkatu dute, teknifikazio prozesua sortzea. Bertan izan dira Irati Anda zuzendaria, Iñigo lariz hautatzailea, Euskal Selekzioko eskiatzaile batzuk eta Ternuako arduradunak.
 
bannerra

bannerra