Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin

2018-11-22
Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin. Euskaraldia bezalako ekimenak oraindik ere beharrezkoak izatea deitoratu du Iruñeko alkateak. Era berean, sinbolikoki daukan garrantzia nabarmendu du, euskara Iruñeko berezko hizkuntza dela agertzeko garrantzitsua delarik.
Joseba Asiron: “Indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitu behar dugu”

2018-11-23
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin bat egin du Iruñeko Udalak. Horrela, indarkeria matxista ezabatzeko konpromisoa berretsi du Udalak. Aurtengo kanpainak gogora ekarri nahi ditu erail dituzten emakumeak eta nabarmendu dute kopuruak soilik ez direla, horien atzean abizenak daudela.
Nafarroako aurrekontuei PPk eta UPNk egindako zuzenketak ez ditu onartu laukoak

2018-11-23
Nafarroako Gobernuko lau alderdiek atzera bota dituzte PPk eta UPNk 2019ko kontuen proposamenari egindako osoko zuzenketa. EH Bilduko Bakartxo Ruizen arabera, aurrera doa aldaketa eta, ildo beretik, Orain Baiko Carlos Cousok adierazi du hobekuntza ukaezina dela. Hilabete inguru dute zatikako zuzenketa bidez aldaketak egiteko, eta abendu bukaeran kontuak onartzeko.
'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketa, San Telmon ikusgai

2018-11-23
Arteak eta zintziak giza gorputzarekiko eduki duten interesean sakontzen duen 'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketa aurkeztu du San Telmo museoak, Valladolideko Eskultura Museo Nazioalarekin elkarlanean ekoiztua. Otsailaren 17rarte egongo da ikusgai, eta Kutxa Fundazioaren babesa du.
Euskalardia hasi egin da!

2018-11-23
Arlo ugaritako 50 bat eragilek hasiera eman diote euskaraldiari Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako ekitaldian. Kultura, politika, kirola eta beste hainbat alorretako ordezkariek talde argazkia egin dute eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak herritarrak gonbidatu dituzte euskaraldian parte hartzera eta euskara bultzatzera.
"Zurikeria" erretratatu du Edorta Jimenez eleberri beltz batean

2018-11-22
"Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua" eleberrian, fikziaren bidezidorraz baliatuta eta ohiko estilo salatian, azken urteotan Euskal Herrian bizi izan ditugun tortura, poliziaren indarkeria eta ustelkeriaz hitz egin du idazle bizkaitarrak.
 
bannerra

bannerra