Skip to main content

Artekale

ArteKale | Punka eta literatura, Sound of Roots eta Beste Hitzak literatur egitasmoa

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Ska eta reggae musikaren sustraietara ere jo dugu "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentalarekin. Gainera, "Beste Hitzak" literatur egitasmoaren berri eman digute Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleek. Amaitzeko, datozen egunetako agenda kulturala ere dakargu. On egin!

ArteKale

Kultura oinarri.

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Jonebati Zabala eta Pello Artabe
Saioaren emaila: 
artekale@hamaika.eus
Saioko partaideak: 
A.Zabala
Saioaren menuko irudia: 
Saioaren kolorea: 
#847b3f
Ordutegia: 
Ostegunetan, 21:30
pisua: 
6
'Margolaria' filman bidai baten istorioa kontatzen digu Oier Aranzabalek

2019-03-28
Oier Aranzabal musikari eta zuzendari zarauztarraren Margolaria filma zinema aretoetan ikusgai dago jadanik. Artekalen film honen nondik norakoak azaldu dizkigu egileak berak. Gainera, Aiora Ganuza jantzigilearekin ere hitz egin dugu, antzerkian, pelikuletan eta kaleko jantzien diseinuan egiten du lan.
'Euskal andre langileak' liburua prestatzen ari da Oiane Valero historialaria

2019-03-21
Dagoeneko aurkezpen batzuk egin ditu eta obra udaberrian zehar eskuragarri egongo da. Aitzinako erregimenetik kapitalismorako trantsizioan, euskal emakumeek izandako bilakaera aztertu nahi izan du, andrazkoek pairatutako zapalkuntza hirukoitza azpimarratuz. Liburuaren inguruko aurkezpenak, Bilboko Alde Zaharreko Etxebarrieta Memoria Elkarteak antolatutako "Begirada bat askatasunera" zikloaren baitan kokatzen dira. Emakumeak, langileak, euskara eta oroimena lotzen dituen ekimenaren baitan hain zuzen ere".
Arteari ateak irekitzeko, Arteak Ireki plataforma

2019-03-14
Eusko Jaurlaritzaren dekretu berriak urtean hamabira mugatu nahi ditu formato txikiko areto eta tabernek antolatu dezaketen emanaldi kopurua. Horren aurka, Arteak Ireki plataforma eratu zuten hainbat kulturgile eta programatzailek eta kulturaren munduan sortu dituen erantzunak biltzen ditu aste honetako saioak.
1976ko Martxoaren 3a, gogora

2019-03-07
Martxoaren 3ko sarraskia pantaila handira ekarri zuten Gariza Films eta Sonora Estudios ekoiztetxeek. Sarraskiaren 43. urtemugan, egileekin eta biktimen elkartearekin osatutako erreportaia ekarri dugu gogora Artekalen.
 
bannerra

bannerra