Skip to main content
bannerra

Artekale

ArteKale | Euskal zinemagintzaren hiru eredu

2015-11-19

Hiru eredu gure zinemagintzara hurbiltzeko. Aitor Oñederra, Lara Izagirre eta Eneko Olazabal zinegileen azken lanen inguruan aritu gara. Bestalde, Sorkun abeslariarekin "Ziklomorphosia" disko berria ezagutu dugu, eta "Futbolariak eta Printzesak" antzezlanaren inguruan hitz egin dugu egileekin. Bukaeran, Oskorriren agurra azpimarratu dugu.

"Ziklomorphosia" da Sorkun bakarlariaren lan berria

2015-11-19

Jazz eta funk doinuak, eta soul eta reggae erritmoak aurkituko ditugu Sorkun abeslariaren "Ziklomorphosia" diskoaren kantu berrietan. Beste estilo batzuetan murgildu nahi izan du gipuzkoarrak. Berarekin hitz egin dugu.

Animaziozko zinema hizpide, Juanjo Elordi eta Eñaut Barruetabeñarekin

2015-11-12

Juanjo Elordi zinema zuzendaria eta Edorta Barruetabeña gidoilaria izan ditugu parez pare. Zuzendari bizkaitarrak “Yoko eta lagunak” animaziozko film berria estreinatuko du azaroaren 13an. Elordik berak eta Rishat Gilmetdinov errusiarrak zuzendu dute. Euskarazko animaziozko zinemagintza zertan da? Horri buruz eta beste ariko gara biekin.

Euskal Zine Bilera, euskarazko zinemaren leihoa

2015-11-12

Azaroaren 22tik 29ra egingo dute Lekeitioko 38. Euskal Zine Bilera. Bakarra da euskarazko zinema soilik eskaintzen duena. Guztira 41 pelikula lehiatuko dira, eta guk epaimahaiko kideekin hitz egiteko aukera izan dugu. Zer izango dugu ikusgai?

Getxoarte martxan da, praktika garaikideen aretoa

2015-11-12

Asteburu osoan zehar Getxoartek ateak irekita izango ditu, eta bertan hainbat artista gazteen lanak ikusi ahalko dira. Artista berrien lanak sustatu eta esperimentazioa bultzatu nahi du Getxoartek. Husnartu, frogatu, ikusi eta ikasi.

Elena Odriozola ilustratzailearen ibilbidea

2015-11-12

Sarien artean dabil Elena Odriozola ilustratzailea. Espainiako Ilustrazio Saria jasoko du laster, eta irailean  Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan Urrezko Sagarra eskuratu zuen, Mary Shelleyren "Frankenstein" libururako sortutako lanagatik. Bere ibilbide artistikoaz aritu gara berarekin.

 
bannerra

bannerra