Skip to main content
bannerra

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean #42: DJ Bull eta DJ Elepunto! ikus eta goza!

2018-06-21

Gaurko MusikaZuzenean TB saioak txosnagune zaporea izango du! Road Movie berezian DJ Bull eta DJ Elepunto gure fuegonetan aartu ditugu euskal giroko musika festa guneez solasteko! Bi DJ handi hauen bizitza lau gurpilen gainean!

MusikaZuzenean TB 41: Rukula eta Beñat Antxustegi

2018-06-19

MusikaZuzenean Telebistako atal berri honek Rukula zaporea izango du lehen erreportajean. Usurbil herrian egin dugu hitzordua Rukula taldearekin, argitaratu berri duten "Hazi Beltzak" diskoa ezagutzeko. Musika intsrumentala jorratzen du laukoak, emozioak eta intentsitateak doinuekin trasmitituz

Bigarren erreportajean, berriz, Beñat Antxustegi ezagutuko dugu. Physis versus Nomos bezala argitaratzen ditu bere kantuak, bakarka, bikoan edo banda formatuan jotzea gustuko duelarik. Musika egiteaz gain, estudioko lana maite du, bai eta pedal edo bestelako tramankuloak sorkuntzea ere.

MusikaZuzenean TB #40: Olatz Salvador eta 3 Kortxea irratsaioa

2018-06-07

Olatz Salvador musikaria izango da MusikaZuzenean telebistako lehen erreportajeko protagonista. musikari donostiarrak bakarkako bideko lehen diskoa kaleratu berri du "Zintzilik" (Airaka diskoetxea) izenpean, eta musikalki, indie pop giroetan dator, kantu goxo eta ederrekin.

Bigarren erreportajean irratiaren FM uhinetan barna murgilduko gara. Gasteizko Hala bedi irratiko 3 Kortxea saioa nola egiten duten ezagutuko dugu, eta horretarako Jon, Andrea eta Aitorrekin bildu gara estudioan. Duela 20 urtetik hona martxan da 3 kortxea irratsaioa, eta bertan, astero Euskal Herriko musika eszena errepasatzen dute bi orduko saioan.

MusikaZuzenean TB #39: Berri Txarrak

2018-05-31
MusikaZuzenean TB#39: Berri Txarrak
Berri Txarrak taldearen inguruko ordu erdiko saio monografikoa prestatu dugu gaurko saioan, taldearen azken diskoa eta azken urteak oinarri.
Atzera begira egon gabe, "Infrasoinuak" aroa hartu dugu hizpide Pasai San Pedroko kalean Gorka, David eta Galderrekin egindako elkarrizketa mamitsuan. Ikus eta goza! Ez dadila haruia eten!
MusikaZuzenean TB #38: Usopop Festibala eta Bidelapurrak

2018-05-24

Asteburu honetan burutuko da USO POP jaialdia lapurdiko Sara herrian,
eta festibalaren nondik norakoak jakiteko Patxi eta Joanes lagunekin bildu gara.  Gurean ospatzen den musika festibal ederrenetakoa da honakoa, bere txikian, handia.

saio honetako bigarren erreportajean "Gorriak eta bi" ikusiko ditugu!
Bergarako gaztetxean egin dugu hitzordua Bidelapurrak taldea osatzen duten Ander eta ekaitzekin. Gasteiz eta Bergara arteko bikoa Folk eta amerikana doinuetan dator talde formatuan grabatu duten iraupen luzeko bigarren diskoan.

Musikazuzenean Tb #37: 2Zio, The Clash eta The Northagirres

2018-05-17
Lapurditik abiatuko dugu gaurko saioa 2Zio rap taldearekin Baiona Ttipiko harresietan egin baitgu hitzordua. Orain eta Hemen diskoa kaleratu berri dute, hirukoaren musika bidean errima eta erritmoz blai datorren hirugarren emaitza dotorea.
 
Efemerideak sailean, berriz The Clash talde mitikoa Euskal Herrian izan zeneko kontzertua ekarri dugu gogora, 1981 urteko maiatzean ospatu zen emanaldi historikoa
 
Bigarren erreportajean The Nortagirres taldea ezagutuko dugu Iparragirre olerkari, abeslari eta musikagilea jaio zen herri berean sortu zen 2012 urtean The Nortagirres taldea, Urretxun. Berari zor diote izena baina ez izana. Musikalki erabat aldentzen dira Iparragirrek jotzen zuen gitarra akustikotik, gitarra zorrotzeko Rock&Roll giroak
 
 
bannerra

bannerra