Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN Mugikorrarentzako origami euskarria

2019-01-02
Zer moduz dago zure mugikorraren pantaila? Segapotoa edozein tokitan eta edozein moduan uzten duen horietakoa zara? Orduan ziur zuretzako prestatu dugun origami euskarri hau baliagarria izango zaizula. Soilik papera eta pazientzia apur bat beharko dituzu .
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN Hologramak ikusteko tramankulua

2019-01-01
Inoiz ikusi duzue 3Dko filmerik? Badirudi irudiak pantailatik aterako direla. Gaurkoan pauso bat aurrerago joango gara. Hologramak ikusteko makina bat egiten ikasiko dugu.
bideoa prestatzen
Ehunka lagunek Amurrioko erasoa salatu dute eta Sortuk larritzat jo du tirotzailearen aurkako neurririk ez hartzea

2019-01-08
Sortuk deituta ehunka lagunek Amurrioko familia batek jasandako tiroketa salatu dute. Gogoratu, Lezama auzoko ezker abertzaleko militanteez osatutako sendi baten aurkako balak jaurti dituztela. Ikerketarekin lotutako iturrien arabera, erretiratutako polizia nazional ohi batek egin zituen tiroak. Egoera honen aurrean, Aiaraldeko herritarrak kalera ateratzeaz gain, Sortuko bozeramaile Oihana San Vicentek salatu duenez, erasoa ez da “erlatibizatu behar” eta larria da tiroketaren arduradunaren aurkako inolako neurririk hartu ez izana. Bide beretik mintzatu da alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez, instituzio eta bestelako formazioei posizionamendua eskatuz. Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak kezkagarritzat jo du gertaera. Goizean, beste elkarretaratze bat egin dute udaletxearen aurrean, bertan erasotutako senideetako batek hitza hartu du.
bideoa prestatzen
Sestaoko La Naval kinka larrian, konponbiderik egon ezean larunbatean langile guztiak kaleratuko dituzte

2019-01-09
Egun erabakigarriak Sestaoko La Naval ontziolako langileentzat. Azken orduko aldaketarik egon ezean, larunbatean, enpresako 177 beharginak kaleratuko dituzte. Horiek horrela, langileak bilera ezberdinak egiten ari dira, sindikatu zein exekutiboekin. Lakua eta Madrilgo gobernuei eskaera zehatza egin diete, ontziola bere gain hartzea. Bide beretik mintzatu dira EH Bildu eta Elkarrekin Podemos. La Navalen itxierak kolpe gogorra suposatuko luke Ezkerraldean.
bideoa prestatzen
Kijera Gaztetxea desalojo arriskuari aurre egiten.

2019-01-08
Kijera, Donostiako alde zaharreko gaztetxea desaloju arriskuan dago eta bertako kideak erresistentzia txandak egiten dabiltza. Duela 4 hilabete okupatu zuten eraikina eta abenduaren 26an udaltzaingoa sartu zen desalojuaren prozesu administratiboa martxan zela adieraziz. Hainbat ekintza egin dituzte ordutik; urtarrilaren 2an prentsaurrekoa eta urtarrilaren 4ean manifestazioa koloretsua Donostiako kaleetatik. Gaur egun erresistentzia txandak egiten dabiltza gaztetxean.
bideoa prestatzen
Athletic-ek Vigon lortutako garaipen garrantzitsuaren ostean, zuri-gorriek Ibai Gomez begiz jota dute

2019-01-08
Gaizka Garitanoren taldeak jaitsierako postuak atzean uzteko urrezko hiru puntu eskuratu zituzen Celtaren aurka. Horrekin batera, lehoiei dagokionean, Hamaika Telebistak jakindakoaren arabera, Athletic-ek Ibai Gomez santutxuarra berreskuratu nahi du.