Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Esne Beltzak bere 7.en lana aurkeztu du 'NI' izenpean

2018-11-29
Esne Beltza taldeak bere zazpigarren diskoa kaleratu du. Lanak 10 kantu ditu eta hainbat kolaborazio. R.I.P.-eko baterijole Txerra, Tremenda Jauria, Pupil•les, Olatz Salbador eta Cuatro Besos de Propina-k hartu dute parte diskoan. Urtebetez aritu dira diskoan lanean, zer nahi zuten argitzeko, diotenez. Emaitza, egunera arte taldeak egin duen diskorik elektronikoena da. Durangoko Plateruenan aurkeztuko dute zuzenean, Abenduaren 6an.
bideoa prestatzen
Cabacas kasuko epaian ertzain bakarra zigortu eta beste bostak absolbitu dituzte

2018-11-29
Egun gogorra Iñigo Cabacasen guraso, beste senide eta lagunentzat. Izan ere, Bizkaiko Epaitegiak Basauriko gaztearen heriotzaren inguruko epaia kaleratu du. Bertan, Juan Jose de Pablos ofiziala bu urtetako espetxe zigorrarekin zigortu dute, "zuhurtzigabekeria larriko giza hilketa" leporatuta. Aldiz, beste bost ertzainak, ofizialordeak eta eskopeteroak, absolbitu egin dituzte. Paradoxikoa bada ere, De Pablos izan zen tiro egitearen aurka azaldu zen ertzain bakarra.
bideoa prestatzen
Hiriaren taupadek otso bat esnatu dute

2018-11-29
Endika LaHaine, 121Krew-ko kideak, literaturara eman du pausoa eta 'Lobo-Otsoa' olerki bilduma argitaratu du Taupaka Elkartearen eskutik. Liburua aitzaki, sortzaile barakaldarraren ibilbideari errepaso egin diogu, euskal kulturari egin dion ekarpena gogora ekarriz.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, memoria, gizarte, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-29
'Cabacas auziko' sententziaren xehetasunei erreparatu diegu arlo politikoan. Memoria gaietan, Celes Alvarez Jose Migel Etxeberria 'Naparra'-ren amaren heriotza eta Sara Fernandez dispertsioak erail zueneko hamabosgarren urtemuga izan ditugu hizpide. Gizarte albisteetan, 21. Korrikako abestia eta bideoklipa nabarmendu ditugu. Kulturan, Esne Beltzaren 'Ni' diskoaren aurkezpenari erreparatu diogu. Azkenik, kiroletan, Athleticen presidentetzarako hautagaitzaren ingurukoak bildu ditugu.
bideoa prestatzen
Durangoko Azokako berritasunak eta 21. Korrikaren bideoklipa

2018-11-29
"Lobo-Otsoa" olerki bilduma kaleratu du 121Krew-ko kide Endika LaHaine-k eta bere ibilbide oparoa birpasatu dugu, patxadaz. Horrekin batera, Durangoko Azokan izango diren beste liburu batzuk aurkeztuko dizkizuegu gaurko saioan, baita 21. korrikaren bideoklipa ere, besteak beste.