Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Gaixotasun larriak pairatu arren 21 euskal preso espetxean mantentzen dituztela salatu du Jaiki Hadik

2019-01-08
21 dira guztira gaixotasun larriren bat pairatzen duten Euskal presoak, Jaiki Hadi mediku elakrteak atzo jakitera eman zuenez. Kopuruak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, preso kopurua erdia baino gutxiagora murriztu den arren. 765 presotatik 9 ziren orduan gaixotasun larriren bat zutenak. Egun, esan bezala, 21 dira, preso kopurua 264ra murriztu den arren.
bideoa prestatzen
Presoen aferan, azken 40 urteetako adostasunik zabalena lortu da Eusko Legebiltzarrean

2019-01-08
Hala ondorioztatu du Foro Sozialak 2018an egindako mahai inguru tematikoen ostean. Teresa Todak eta Nazario Oleagak azaldu dutenez, beharrezkoa da euskal preso guztiak Zaballara ekartzea, bigarren gradurako progresioak egitea eta gaixotasun larriak pairatzen dituztenak askatzea. Horrekin batera, larunbatean Bilbon deitutako manifestazioan, Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza bat egongo dela iragarri dute.
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN Madalenak

2019-01-09
Muffin, Cupcace edo nahi duzun moduan deitu, guretzat beti izango dira madalenak. Errezeta erraz eta goxoa ikasiko duzu bideo honetan.
bideoa prestatzen
Realeko neska mutilek garaipenekin hasi dute urtea

2019-01-07
Realak garaipena lortu du Real Madrilen aurka Bernabeuen. Imanol Alguacil entrenatzailearen estreinaldi ezin hobea izan da. 93-94 denboraldian zeresana izan zuen entrenatzaileak,jokalari zela, txuri-urdinek garaipena lortu zutelako Madrilen emaitza berarekin eta Imanolek sartu zuen gol bat. Talde txuri-urdinak 15 urte zeramatzan Santiago Bernabeuen irabazi gabe. Errealeko nexkek ere garaipena etxean utzi dute Logroñoren aurka izandako partidan. 3 puntu poltxikora eta Ligan zortzigarren postuan geratu dira 22 punturekin.
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN Argazkia egurrean

2019-01-07
Geroz eta errazagoa da argazkiak ateratzea. Ziur mugikorra argazkiz beteta duzula. Baina ateratzen ditugun argazki guzti horietatik, zenbat inprimatzen ditugu? Gaurkoan inprimatutako argazki bat egurrera pasatzen ikasiko dugu. Zalantzarik gabe opari original bat egiteko aukera bikaina!