Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Jaurlaritzaren kontuen biderik ez du moztuko EH Bilduk, baina negoziatzen jarraitu nahi du

2018-12-10

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuen bidea ez du itxiko EH Bilduk, baina ez dute onartu Eusko Jaurlaritzaren azken proposamena, eta abenduaren 21era arte negoziatzen segitzea da koalizioaren asmoa.

Hala erantzun dio EH Bilduk Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak astelehen honetan egindako proposamenari, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua babestearen trukean, pentsioak 2020rako 823 eurora igotzeko konpromisoari, alegia.

Eusko Legebiltzarrak asteartean eztabaidatuko ditu Elkarrekin Podemosek eta PPk aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak. Hain justu, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki du EH Bilduk, oposizioko gainerako alderdiek ez bezala. Azpiazuk keinu hori eskatu zion negoziazioekin jarraitzeko, eta koalizioak onartu egin zuen. Hala ere, 19 zuzenketa partzial aurkeztu zituen EH Bilduk. Besteren artean, pentsio baxuenentzako osagarria handitzea, Diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez. Neurri horrekin, gutxieneko pentsioa 732 eurotik 858ra handituko litzateke.

bideoa prestatzen
Agonikoa bezain gozoa, merezitakoa bezain beharrezkoa

2018-12-11
Athletic-ek garaipen agonikoa lortu zuen Gironaren aurka, Adurizek “Panenka” erara azken minutuan sartutako penalti bati esker. Zuri-gorriek partida aparta egin zuten arren, Gorka Iraizozen geldiketek euren aukerak ezerezean utzi zituzten. Azkenean, lehoiek hiru puntuak eskuratu zituzten eta Gaizka Garitano pozik azaldu zen jokalari zein zaleen erantzunarekin.
bideoa prestatzen
Josebe Iturrioz: "Feministaldiak ezin du diru-laguntzen zain egon; epe luzerako hitzarmen bat behar da"

2018-12-10
Erakunde publikoen konpromisoa eskatu dute Josebe Iturrioz eta Leire San Martinek, Feministaldiaren antolatzaileek. Gaurtik larunbatera bitartean egingo dute Kultura Feministaren Jaialdia.
bideoa prestatzen
Durangoko Azoka igarota, euskal kulturaren etorkizuneko erronkak aztergai

2018-12-10
115000 lagunek bete dute Durango azken bost egunetan zehar, Gerediaga elkarteko Nerea Mujikak balorazio positiboa egin du Hamaika Telebistako mikrofonoetan. Behin Landako guneko argiak amatuta, aurrera begirako erronkak izan ditugu hizpide Hiriburuan saioan, kultura kontsumiteko era berriak, aldagai digitalak, publikoaren ohitura aldaketak, sortzaileekin lotzen gaituzten harremanak eta bestelakoak ardatz, Lutxo Egia eta Patxi Gaztelumendirekin batera. Hortaz gain, Koldo Otamendi lankideak Izaro Andres musikariari egindako elkarrizketa ikusi dugu baita.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-10
Eusko Jaurlaritzako 2019ko aurrekontuen negoziazioaren inguruko azken berriak eta Etxeratek Baionan, Gasteizen eta Iruñean egindako zapi kateak aipatu ditugu gai politikoetan. Gizarte gaietan, Bizkaiko Gotzaitegiak sexu abusuengatik kanporatutako apaizaz, Donostian abian den Feministaldiaz eta LABek hezkuntza laikorako egindako proposamenaz aritu gara. Azkenik, kultura eremuan, Durangoko Azokaren balorazioa jaso dugu.
bideoa prestatzen
115.000 'DA!' izan dira Durangoko Azokaren 53. edizioan

2018-12-10
115.000 bisitari jaso ditu Durangoko Azokak bere 53. Edizioan. Antolatzaileak pozik agertu dira emaitzekin eta irakurketa oso positiboa egin du Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak. Balorazio sakonago baten zain, aurrerantzean jorratu beharreko erronken artean Areto Nagusia eta beste gune batzuk txiki geratu izana jarri du Mujikak.