Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Donostiarrek sagardoz busti dituzte Euskal Jaiak

2015-09-10

XXX. Sagardo eguna ospatu zuten iragan asteburuan Donostian. Gero eta arrakasta handiago duen ekimena da Euskal Jaien egitarauaren barnean antolatzen dena eta aurtengoan ere herritar asko bildu ditu sagardoa sagardogileen eskutik dastatzeko. Gainera, besteak beste, txertaketa, sagardo monobarietalaren azalpena edota sagar jotzea ere egin dira plazan. Bertan izan gara Donostiako alkatearekin, Sagardogile Elkarteko kideekin eta baita herritarrekin ere.

bideoaren irudia
Xabier Aierdi: "Estatu-logika inposatu da EBn, bakoitzak bere patioa zaindu du, batasuna apurtuz"

2015-09-11

Migrazio krisia, errefuxiatuen krisia ala Europaren beraren izaeraren eta batasunaren krisia? Gurean Gaur elkarrizketa saioan, errefuxiatuek bizi duten egoeraz aritu gara, Europar Batasunak agertu duen jarreraren inguruan hausnartuz. Horretarako, Xabier Aierdi soziologoarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Lurrean Bizi | Sagardoa, gazta eta sukaldaritza makrobiotikoa

2015-09-10

Lurrean Bizi saioan ekologia, ingurumena, baratza edota sukaldaritza bezalako gaiak jorratuko ditugu, beti ere lehen sektoretik abiatuta. Estreinakoan, Donostiako Sagardo egunak emandakoa jasotzeaz gain, Ordiziako gazta lehiaketa izan dugu protagonista. Gainera, gure lehen errezeta makrobiotikoa osatu dugu Gorka Gereño sukaldariaren eskutik.

bideoaren irudia
Jose Luis Elkoro: "Elkartuta indartuko gara"

2015-09-08

Jose Luis Elkoro, 'Egin'-eko kontseilaria, joan den astean geratu zen aske. 18/98 sumarioan auzipetu eta zigortu zuten. Azken urteei buruz, 'Egin'-en sorreraz eta itxieraz, eta Euskal Herriak egun bizi duen egoeraz hitz egin dugu berarekin.

bideoaren irudia
Koldo Martinez: "EAErekin harremana normalizatzen saiatuko gara"

2015-09-09

Koldo Martinezekin, Geroa Baiko bozeramailearekin, izan gara aste honetan. Nafarroako Gobernua hartu zutenetik egin dituzten urratsei eta aurrera begirako asmoei buruz aritu gara berarekin hizketan.

bideoaren irudia
Zer da Kortxoenea?

2015-09-07

Kortxoenea gaztetxea azken egunotan hedabideetan protagonista izan da. Gaztetxea botatzen hasi ziren joan den astean, gerora eraistea geratu bazuten ere. Baina zer da Kortxoenea? Zein lan egiten du gaztetxeak?