Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Esatea Libre | Errefuxiatuen krisia eta Katalunia hizpide

2015-09-09

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Horrez gain, Jose Luis Elkororekin ere izan gara eta Kortxoeneak egin duen lana ezagutu dugu. Gainera, mahai inguruan Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Jurdan Arretxerekin errefuxiatuen krisiaz eta Kataluniaz aritu gara hizketan.

 

bideoaren irudia
Baleren Bakaikoa: "Noski dela bideragarria ekonomikoki estatu independente bat"

2015-09-09

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, galdera bati erantzun nahi izan diogu: Independentzia bideragarria al da ekonomikoki? Horretarako, Baleren Bakaikoa EHUko katedraduna, GEZKIko kidea eta ekonomian adituarekin hitz egin dugu. Posible dela baieztatzearekin batera, nola egin daitekeen ere azaldu digu Bakaikoak. Kataluniari begira jarri gara horretarako.

bideoaren irudia
Ertzak | Zer da TTIP ituna?

2015-09-09

Denboraldi berriko lehen atalean, TTIP nazioarteko hitzarmenaz aritu gara. Europako eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza ituna da aipaturikoa, eragile guztien ustez aldaketa handia ekarriko duena. Hori bai, batzuek diote aldaketa ona izango dela eta enplegua sortuko dela. Beste askok ordea ozen diote gezur handia dela. Zer da ba TTIP eta zer ekarriko digu? Gaiaren ikuspuntu ezberdinak lantzeko, Izaskun Bilbao (EAJren europarlamentaria), Josu Juaristi (EH Bilduren europarlamentaria) eta Mikel Zurbanoren (ekonomialaria) hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Ameriketan artzain ibilitako Arrietarrak

2015-09-03

70. hamarkadan gazte asko Ameriketara joan ziren artzain lana egitera. Bizkaiko Arrieta herriko hainbat gazte joan ziren rantxoetara beharrera. Ameriketako esperientzia kontatu digute horietako batzuk. Ia mende erdi da joan zirela, eta baita asko bueltatu ere. Besteak bertan geratu ziren. Boisen ospatu den Euskal Jaian elkartu ziren.

bideoaren irudia
Gure Begiz Ikusteko

2015-09-01

Irailean abiatu genuen Hamaika Telebistaren denboraldi berria. Pixkanaka aurkeztu dugu programazio eraberritua. Saioek lotura zuzena dute hautaturiko lemarekin: "Gure Begiz Ikusteko". Bat egin gurekin LTD, Euskaltel TB Digital nahiz Internet bidez.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusiaren irudi esanguratsuenen bilduma

2015-08-30

Bukatu da Bilboko Aste Nagusia, baina munduan bakarra den festaren irudiak onenak berreskuratzea erabaki dugu. Bideo honetan, aurtengo Aste Nagusiak eskaini diguna bildu dugu.