Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Animaziozko zinema hizpide, Juanjo Elordi eta Eñaut Barruetabeñarekin

2015-11-12

Juanjo Elordi zinema zuzendaria eta Edorta Barruetabeña gidoilaria izan ditugu parez pare. Zuzendari bizkaitarrak “Yoko eta lagunak” animaziozko film berria estreinatuko du azaroaren 13an. Elordik berak eta Rishat Gilmetdinov errusiarrak zuzendu dute. Euskarazko animaziozko zinemagintza zertan da? Horri buruz eta beste ariko gara biekin.

bideoaren irudia
Euskal Zine Bilera, euskarazko zinemaren leihoa

2015-11-12

Azaroaren 22tik 29ra egingo dute Lekeitioko 38. Euskal Zine Bilera. Bakarra da euskarazko zinema soilik eskaintzen duena. Guztira 41 pelikula lehiatuko dira, eta guk epaimahaiko kideekin hitz egiteko aukera izan dugu. Zer izango dugu ikusgai?

bideoaren irudia
Getxoarte martxan da, praktika garaikideen aretoa

2015-11-12

Asteburu osoan zehar Getxoartek ateak irekita izango ditu, eta bertan hainbat artista gazteen lanak ikusi ahalko dira. Artista berrien lanak sustatu eta esperimentazioa bultzatu nahi du Getxoartek. Husnartu, frogatu, ikusi eta ikasi.

bideoaren irudia
Elena Odriozola ilustratzailearen ibilbidea

2015-11-12

Sarien artean dabil Elena Odriozola ilustratzailea. Espainiako Ilustrazio Saria jasoko du laster, eta irailean  Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan Urrezko Sagarra eskuratu zuen, Mary Shelleyren "Frankenstein" libururako sortutako lanagatik. Bere ibilbide artistikoaz aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
ArteKale | Euskarazko zinemaren garrantzia

2015-11-12

Solasaldian, Juanjo Elordi zinemagilea eta Edorta Barruetabeña gidoilariak parez pare izan ditugu. "Yoko eta Lagunak" pelikulaz aritu gara. Lekeitioko Euskal Zine Bilerako epaimahaikideen iritziak jaso ditugu. Elena Odriozolarekin bere ibilbideaz aritu gara. Bukatzeko, asteburuari begira jarri gara eta Getxoarte bisitatu dugu.

bideoaren irudia
Txakurrak hezi eta trebatzen dituzte Guhau zentroan

2015-11-12

Lasarteko Guhau zentroan izan gara Ainara Gozategi eta Nora Oteizarekin. Biek ala biek, txakurrekin nola lan egiten eta hezten dituzten erakutsi digute.