Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Sagarrondotik | Sagardoa eta itsasoaren arteko lotura ezagutu dugu

2017-03-03

Denboraldiko hirugarren saioan Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria izan dugu bidelagun. Sagardoak itsasoarekin duen harremana ezagutu dugu, eta ontzigintzak eta sagardoaren industriak Euskal Herrian duten garrantzia historikoaz aritu gara.

bideoaren irudia
'Kintsukoroi', Maria Riveroren arrakalak agerian

2017-03-03
Musikaren munduan urteak daramatzan arren, 'Kintsukoroi' da Maria Riveroren bakarkako lehen lana. Proiektu "bizia" eta "pertsonala" dela azaldu digu musikariak, eta jada sarean entzungai daude bere sorkuntzetako batzuk.
 
bideoaren irudia
Asteburuko kultur proposamenak (2017-03-02)

2017-03-03

Martxoa hasi da eta hileko lehen asteburua planez gainezka dator! Zinema estreinaldiak, dokumentalak, dantza, kontzertuak... Aukeratu gehien gustatzen zaizuna, hemen gure proposamenak!

bideoaren irudia
Euskal antzerkigintzaren kimu berriak

2017-03-03

2015ean sortu zen Pabellón 6 kulturguneko Gazte Konpainiaren lehen promozioa. 25 urtetik beherako antzezleek osatzen dute talde hau eta eurekin izan gara martxoaren 10ean estreinatuko duten 'Aborigenak' lanaren inguruan solasean.

bideoaren irudia
ArteKale | Kintsukoroi proiektua, Pabellon 6eko Gazte Konpainia eta Louise Michel liburu-denda feminista

2017-03-03

Ostegunero legez, bueltan da ArteKale, kultur proposamenez betea asteon ere. Maria Rivero musikariak 'Kintsukoroi' bere bakarkako lehen lanaz hitz egin digu. Gainera, Pabellón 6 kulturguneko gazte Konpainiako kideak eta euren 'Aborigenak' antzezlana ezagutu ditugu. Bilbo erdigunean dagoen liburu-denda feministan ere izan gara, Louise Michel  du izena eta ia urtebete da zabaldu zutenetik. Asteburuko zinema estreinaldiak eta agenda ere ez dira falta gaurko saioan. On egin!

bideoaren irudia
Esatea Libre | Bizkaiko zahar-etxeetako lan gatazka eta hauteskunde sindikalak

2017-03-01

"Armiarma operazioa", transfobia sustatzen duen autobusa, Bizkaiko zahar-etxe pribatuetako langileen borroka eta sindikatu abertzaleen gorakada izan ditugu hizpide Amaia Arregi (EAJ) eta Zigor Isuskizarekin (EH Bildu).