Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Iñigo justizia herri plataformak elkarretaratzeak egin ditu Bilbon

2018-12-12
Iñigo justizia herri plataformak lema bereko elkarretaratzea egin du Deustoko Ertzain etxearen aurrean. Cabacas auziak izandako inpunitatea zalatzea da helburua, haren aurka egitea. Lemadun kartelak eutsi dituzte ertzain etxeari begira, isilik, egun hartako ertzainen aginduak entzuten ziren bitartean
bideoa prestatzen
Athletic-ek dituen erronka berriei heltzeko prest azaldu dira Uribe-Echevarria eta Aldazabal

2018-12-12
Athletic-en hauteskundeetarako kanpaina abian da. Hamaika Telebistak Alberto Uribe-Etxebarria eta haren hautagaitzako kide Javi Aldazabal elkarrizketatu ditu. Bien, klubak aurrera begira dituen erronkak aztertu ditugu: Alor ekonomikoa, Lezama, kirol zuzendari berriaren profila, emakumezkoen taldea, animazioa edo Llorente zein Ibairen balizko itzulerak. Aldazabali egindako elkarrizketa osoa, bihar ikusgai, baita hamaika.eus-en ere.
bideoa prestatzen
Oteizaren muraletako abstrakzioaren sorburua, Nafarroako Unibertsitate Museoan ikusgai

2018-12-12
Nafarroako Unibertsitateko Museoan ikusgai dago ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ izeneko erakusketa. Unibertsitateak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak elkarlanean prestatu dute erakusketa eta Oteizaren zenbait mural aztertu dituzte. Hain justu, erakusketan ikusgai dauden biak: Bachen omenez egindakoa eta ‘Elias eta suzko gurdia’ izenekoa. Biak 1956an egin zituen Oteizak, Maria Josefa Huarteren enkarguz, haren Madrilgo etxerako.
bideoa prestatzen
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak ezarritako konpromisoen gabeziak salatu ditu Behatokiak

2018-12-12
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren 5. ebaluazioaren harira, Espainiako Estatuak hartutako konpromisoetan gabezia nabarmenak daudela salatu du Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak. Aurretik ere lege aldaketak egin beharra zegoela jakinarazi izan arren, Espainiako beste alde batera begiratu duela salatu du Behatokiko zuzendariak.
bideoa prestatzen
1.500 ikasle inguru First Lego League Euskadi lehiaketaren 10. edizioan

2018-12-12
First Lego League Euskadi lehiaketak inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango du bere hamargarren edizioan. 10 eta 16 urte bitarteko gazteak zientzia eta teknologia munduan murgiltzea helburu duen hezkuntza-programa da First Lego League, mundu mailako lehiaketa. EAEko finala otsailaren 16an, gasteizko Europa Jauregian. Bertako hiru hautatuak Estatuko finalean aurkeztuko dute proiektua Nazioarteko finalerako txartelaren bila.
bideoa prestatzen
Paris 365 elkarteak elkartasun kanpaina jarri du abian

2018-12-12
Elkartasun kanpaina jarri du abian Iruñeko Paris 365 elkarteak pobreziaren aurka borrokatzen jarraitzeko baliabide ekonomikoak jasotzeko helburuarekin eta bat egin dute horrekin LAB, CGT eta CCOO sindikatuek bai eta pentsiodunen hainbat elkartek ere. Nabarmendu dute lanean dauden pertsonen artean pobrezia handitu egin dela Nafarroan eta balioan jarri dute horri aurre egiteko entitate sozialek egiten duten lana.