Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Greziako hauteskundeei begira

2015-01-28

Aste honetako solasaldian Gari Garaialde (Bostok Photoko argazkilaria), Txente Rekondo (nazioartean aditua) eta Felix Arrieta (politologoa) izan ditugu gurean. Greziako hauteskundeak eta EH Bilduk eta EH Baik aurkeztutako Euskal Bidea izan ditugu aztergai.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Greziako hauteskundeak eta Euskal Bidea aztergai

2015-01-28

Aste honetako saioko elkarrizketako protagonista Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea izan da, eta berak Euskal Bideari buruzko xehetasunak eman dizkigu. Solasaldian Gari Garaialde, Txente Rekondo eta Felix Arrietarekin Greziako hauteskundeak eta Euskal Bide hori izan ditugu aztergai. Erreportajea saharar bati eskaini diogu; Hassana Aaliari Marokoko epaitegi batek bizi osoko espetxe zigorra ezarri zion, eta Espainiak asilo politikoa ukatu dio. Berarekin izan gara aste honetan.

bideoaren irudia
Iñigo Bullain: "Greziaren zorraren kitapenak ere ez zuen arazoa konponduko"

2015-01-28

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Iñigo Bullain EHUko zuzenbide europar konstituzio irakaslea izan dugu. Greziak bizi duen eszenatoki berria izan dugu aztergai. Syrizak hauteskundeak irabazi ondoren, askotariko erreakzioak eman dira.  Zorra negoziatu nahi du gobernu berriak, baina, zorraren kitapena litzateke irtenbidea?

bideoaren irudia
Hasier Arraiz: "Estrategia nazionala behar dugu, baina eremu bakoitzari loturiko politikak ere bai"

2015-01-28

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko bozeramailearekin izan gara aste honetako Esatea Libre saioko elkarrizketen atalean. Euskal Bideaz eman dizkigu azalpenak eta azaldu digu "elkarlanaren bila" doazela, eurak badakitela bakarrik bidea ezin dutela egin, baina aldebakarrekoa izango dela ere bai. " Erabakitze eskubidea ez da helmuga, bidea izatea planteatzen dugu", adierazi du Arraizek.

bideoaren irudia
“Emarock”: Euskal Herriko emakume musikariak oholtza gainean

2015-01-23

Euskal Herrian emakumeek soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzue? Zenbat emakume bakarlari edo musikari ezagutzen dituzue? Zergatik musika eskolak neskez gainezka badaude gero oholtza gainean ikusten ditugun emakumeak horren gutxi dira? Galdera hauetan oinarrituta eta helburu argi batekin sortu zan Emarock proiektua; Euskal Herrian musikan aritzen diren emakumeei protagonismoa eta espazioa ematea. Guarko dokuteka saioan Emarock proiektua apur bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/EqlwsujtFiU

bideoaren irudia
Langile izateak kultura portaera, pentsakera eta aldarrikapen batzuetara eramaten zaitu

2015-01-23

Langileen mugimenduen sorreraz eta bilakaeraz aritu gara Ertzak saioan. Gaur egun langileek ditugun eskubideak noiz hasi ziren gauzatzen? Noiz sortu zen Euskal Herrian langileen kontzientzia eta nola garatu zen? Rosa Luxemburgoren figura ere aztertu dugu.