Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-18
Arlo politikoan, G7ko bilkuraren prestaketagatik Miarritzen sortutako istiluei, Demokrazia Bai plataformak aurkeztutako manifestuari, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako auziari eta Foro Sozial Iraunkorrak Nafarroako Parlamentura egindako bisitari erreparatu diegu. Gizarte gaietan, merkataritzan jai egunak jai egiteko aldarrikapena aipatu dugu. Azkenik, kultura albisteetan, Jazz Hitz aldizkariaren sorrera hartu dugu hizpide.
bideoa prestatzen
Defentsan sendo arituta, hutsean berdindu zuten Alavesek eta Athleticek Mendizorrotzan

2018-12-18
Distirarik gabeko lehia burutu zuten Alavesek eta Athleticek. Erasoan eskas ibili ziren bi taldeak eta emaitza ez zen mugitu norgehiagoka osoan. Atzeko lerroek gailendu zitzaizkien erasoei eta partidu gogorra izan zen arabarrentzat zein bizkaitarrentzat.
bideoa prestatzen
Protestak Biarritzen G7-ko gailurra prestatzeko bileraren kontra

2018-12-18
Biarritzera joan da Jean-Yves Le Drian Kanpo Harremanetarako ministro frantsesa, 2019ko udan G7 taldeak bertan egingo duen goi-bilera prestatzeko lanen baitan. Segurtasun neurri handiak ezarri dituzten arren, tentsio uneak izan dira, herritarrek, tartean «txaleko horiek» eta Bizi! mugimenduko kideek, Macron-en dimisioa eskatuz kalean protesta egin eta Poliziarekin istiluak sortu dira hauek negar-gasa eta gomazko pilotekin kargak eginez.
bideoa prestatzen
Estatus berriaren aldeko babesa lortzeko manifestua aurkeztu du Demokrazia Baik

2018-12-18

Demokrazia Bai plataformak gizarte zibileko dinamika abiarazi du estatus berri baten aldeko babesa lortzeko. Espainiako Konstituzioak 40 urte beteta, Espainian ustelkeria eta demokraziaren aurkako inboluzioa nagusitu direla salatu dute. Euskal herritarrak "nazioa" izanik, hainbat eremutako jendeak bat egin du eskumen osoko estatus berria aldarrikatzeko.

Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak aldatzeko, ezinbestekotzat jo dute gizartea ahalduntzea. Otsailera bitartean, oraingoz 90 lagun ingururen babesa duen manifestuaren aldeko sinadura bilketarekin segituko dute.

bideoa prestatzen
30 gune baino gehiago bilduko dituen Nafarroako Ezagutu Sarea sortu dute

2018-12-18
Nafarroako Ezagutu Sarea sortu dute, lurralde osoko 30 gunetik gora elkarrekin lan egin dezaten. Nafarroako gobernuak eta Lansareak bultzatutako ekinbide honen bitartez, eskaintza partekatu eta hobe bat egitearekin batera, turismoa erakartzea izango dute helburu.