Skip to main content
bannerra

Yolanda Arrieta eta Miren Agur Meabe idazleekin solasean

Yolanda Arrieta eta Miren Agur Meabe idazleekin solasean

Yolanda Arrieta eta Miren Agur Meabe idazleak izango ditugu kultur solasaldian. Idaztearen ofizioan aspaldi hasi ziren biak. Arrieta Gipuzkoan bizi den bizkaitarra da. Euskara, sorkuntza eta hezkuntza ditu bidelagun. “Argiaren alaba” liburuarekin Euskadiko Literatur Saria jaso berri du. Meabe bizkaitarra da ere, eta idazlea zein bizitzea gauza bera dela dio. Ameriketako Estatu Batuetatik itzuli berri da, OMI etxean izan da “Kristalezko begi bat” obra aurkezten eta ingelesezko itzulpena egiten.


 
bannerra

bannerra