GELTOKIA
Ikusi Geltokia nahieran!
Atal honetan Txantreako Etxekide ekimena ezagutuko dugu Maite Velasco eta Begoña Sadabarekin. Beren zahartzaroa nola bizi nahi duten erabakitzeko, etxebizitza komunitarioaren proiektua jarri dute martxan Etxekide kooperatibako kideek. Etxebizitza eskubideaz hitz egingo dugu solasaldiaren tartean, eta bukatzeko, txitxirioak berrerabiliz egindako errezeta goxo bat prestatuko digu Koldo Garciak. Ikusi nahieran!

Aktualitatea

Gure Eskuk Frantziako Tourrean Euskal Herria bere etorkizuna erabaki nahi duen herria dela erakusteko deia egin du
Uztailaren 1, 2, 3 eta 5ean Frantziako Tourra Euskal Herritik igaroko da. Tourraren nazioarteko oihartzuna aprobetxatuz, Euskal Herria 7 lurraldez osatutako herria dela aldarrikatzea du helburu ekimen...

Frantziako Asanbleako presidenteak ez du erretreta 62 urtera itzultzeko LIOT taldearen eskaera onartuko
Frantziako Konstituzioaren 40. artikulua argudiatu du Braun-Pivetek bere erabakia justifikatzeko. Artikulu horrek eskumena ematen dio presidenteari lege proposamen bat ez eztabaidatzeko. Proposamenak ...

Bero boladen aurrean ekintza sindikala aurrera eramateko gida aurkeztu du LABek
Gero eta ugariagoak dira beroaldiak. Eta ondorioz, temperatura altuek dituzten arrisku faktorea handitzen ari da. Hala, bero boladen aurrean ekintza sindikala aurrera eramateko gida aurkeztu du LABek....

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “71 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte KaldeArte jaialdian”
Datozen egunetako kultura agendari begira jarri gara Irati Agirreazkuenagarekin. KaldeArte Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia izango da ekainaren 9tik 11ra, eta programazio “aberatsa” an...

Argitxu Dufau, LAB: “Berriz ere ebatsiko dute eztabaida politikoa”
Argitxu Dufau LAB sindikatuko kidearekin hitz egin dugu Frantziako Gobernuaren erretreten erreformaren aurkako mobilizazioak hizpide. Nabarmendu du “determinazioaz” jokatzen ari direla, eta ez dutela ...