Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
¿Qué está pasando con Iruña Veleia? Liburuaren aurkezpena

2019-01-14
¿Qué está pasando con IRUÑA-VELEIA? Liburuaren aurkezpen hitzaldia izan da, Donostiako Udal liburutegian. Bertan izan dira liburuaren egilea Juan Mari Elexpuru, Idoia Filloy arkeologoa eta Iruña-Veleaiko zuzendari ohia eta Koenraad Van Den Drissche geokimikan doktorea eta Ama Ata blofaren zuzendaria. Hiruen artean azaldu dute liburuak kronologikoki jasotzen dituen 13 urte hauetako lan guztia eta gaur egun arte kasu honen egoera.
bideoa prestatzen
Zegona Erresuma Batuko inbertsio funtsak Euskaltelen lehen akziodun bilakatzeko kapitala handituko du

2019-01-14
112 milioi eurorekin handituko du kapitala, eta gero, Euskaltelen akzioak erosiko ditu burtsan. Xedea da euskal konpainiaren beste %12,5 eta honela akzioen ia %30a eskuratzea. Modu horretan, Euskaltelen lehen akzioduna bilakatuko litzateke Zegona, Kutxabanken aurretik.
bideoa prestatzen
Pamplona Negra Iruñean ospatuko da datorren astean

2019-01-14
Pamplona Negra, nobela beltzan sakontzen den festibala, Iruñeko Baluarte jauregian ospatuko da datorren astean, urtarrilaren 22tik 26ra. Aurtengo edizioak literaturgintzaz haratago joango da eta kriminologia tailerra eskeiniko du. Honetaz gain Iruñean zehar ibilbide gidatua prestatu du antolakuntzak, Nafarroako hiriburuan kokatzen diren eleberrietako krimenak ezagutu eta kokatzeko.
bideoa prestatzen
Militar bat zigortua, Hondarribiako herrikoari eraso egiteagatik

2019-01-14
Joan den Irailean ezarri zion zigorra Irungo auzitegiak, baina gaur eman du albistearen berri GARA egunkariak. Fatxadan zegoen ikurrina kendu eta fatxadan kalteak eragin izanagatik zigortu dute zehazki militar espainiarra.
bideoa prestatzen
Laura Perez: "Orain Bai-ko kideak kanporatzea beharrezkoa zen PSN gobernu ekuazioan sartzeko"

2019-01-14
Laura Perezek, Podemos-OrainBai talde parlamentarioaren barne gatazka azaldu du. Perezek egungo egoeraren jatorria jorratu, eta alderdi morearen biraketa politikoa kritikatu egin du. Hamaika Telebistarentzat egindako elkarrizketan, Orain Bai taldearen konpromezua berretsi du aldaketarekiko. Elkarrizketa osoa, bihar ikusgai izango da, 21.00tatik aurrera, Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
Athletic-ek garapiena lortu zuen Sevillaren aurka, taldeak eta zaleek bat eginez

2019-01-13
Athletic-ek 2-0 irabazi zion Sevillari San Mamesen. Hiru puntuez aparte, zaleek bat egin zuten taldearekin, eta Iñaki Williamsek bi gol eder sartu zituen, aurrelariaren afera erabat argituz. Alavesek balio handiko berdinketa lortu zuen Gironaren aurka eta bostgarren da sailkapenean. Eibarrek porrota jaso zuen liderraren aurka, bartzelonaren aurka. Nesken euskal talde biek garaipena lortu zuten haien partidetan. Athletic-ek 4-0 irabazi zion Huelvako Sporting-eri eta Errealak 1-3 irabazi zuen Malagaren aurka.