Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Ubik liburutegiko bitartekariak greban

2018-12-11
Ubik Liburutegiko langileak beraien lan baldintzak hobetzeko negoziaziotan dabiltza. Hobekuntzarik ikusi ezean grebak aurrera jarraituko duela adierazi dute gaur tabakalera kanpoan egindako agerraldian. ELA sindikatuaren babespean , langileak, greba deialdi berriak azaldu dituzte abenduaren 14an egun osokoa eta abenduaren 22an greba mugagabea.
bideoa prestatzen
Bizitza duinaren alde mobilizatuko dira nafar pentsiodunak abenduaren 15ean

2018-12-11

Nafarroako Gobernuan aurrekontuen inguruko eztabaida abian dela, pentsiodunen elkarteek beren aldarrikapenak kalera atera nahi dituzte brriz ere, eta larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Iruñean, 17:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta.

Zerga politika justua ezar dadila eskatuko dute, dagoen lekutik dirua ateratzeko eta iruzurra saihesteko aukera emango duena, eta herritarren beharrak lehenetsiko dituena.

bideoa prestatzen
Bizkaibus eta Bilbobusen grebaren bigarren egunak jarraipen osoa izan du langileen aldetik

2018-12-11
Bizkaibus eta Bilbobus autobus zerbitzuen grebak jarraipen osoa izan du bigarren egunean langileen aldetik. Gaurkoan 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak Ezkerraldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan. ELA sindikatuaren arabera ezarritako %30eko zerbitzu minimoak betetzen ari dira.
bideoa prestatzen
Berdintasuna nagusi Bizkaiko bertsolari txapelketako finalisten artean

2018-12-11
Azkenaldiko finalik parekatuena izango dela adierazi dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 8 finalistak . Faboritorik gabeko finala dela azpimarratu dute partehartzaileek eta antolakuntzak. Maila aldetik denak parean daudela eta uneko egoera psikologikoak erabakiko duela finala nabarmendu dute gehienek. Aitor Bizkarra lehenengoz arituko da Bizkaiko final batean. Berarekin batera, Eneko Abasolo (2010an finalista) eta 2016ko finalean egondako beste 6 bertsolari lehiatuko dira larunbatean Bilbao Arenan, 17:00etatik aurrera, Jon Enbeitak jantziko duen txapela irabazteagatik.
bideoa prestatzen
Gutxieneko soldata igo eta zergak jeitsiz apaldu nahi ditu protestak Macronek

2018-12-11
Isiltasuna hautsi du Emmanuel Macronek. Hilabete amaierara iritsi ezinik dabiltzan frantsesen haserrea ulertu egiten duela esan zuen atzo gauean telebistan hemeretzi hilabeteko agintaldian izan duen krisirik handiena baretzeko ahaleginean.
bideoa prestatzen
Jaurlaritzaren kontuen biderik ez du moztuko EH Bilduk, baina negoziatzen jarraitu nahi du

2018-12-10

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuen bidea ez du itxiko EH Bilduk, baina ez dute onartu Eusko Jaurlaritzaren azken proposamena, eta abenduaren 21era arte negoziatzen segitzea da koalizioaren asmoa.

Hala erantzun dio EH Bilduk Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak astelehen honetan egindako proposamenari, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua babestearen trukean, pentsioak 2020rako 823 eurora igotzeko konpromisoari, alegia.

Eusko Legebiltzarrak asteartean eztabaidatuko ditu Elkarrekin Podemosek eta PPk aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak. Hain justu, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki du EH Bilduk, oposizioko gainerako alderdiek ez bezala. Azpiazuk keinu hori eskatu zion negoziazioekin jarraitzeko, eta koalizioak onartu egin zuen. Hala ere, 19 zuzenketa partzial aurkeztu zituen EH Bilduk. Besteren artean, pentsio baxuenentzako osagarria handitzea, Diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez. Neurri horrekin, gutxieneko pentsioa 732 eurotik 858ra handituko litzateke.