Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Pertsona guztien eskubideen errespetua eta aitortza eskatu du Etxerat elkarteak

2018-12-10
Giza Eskubideen Aldarrikapenaren Nazioarteko Egunarekin kalera atera dira euskal preso politikoen senide eta gertukoak eta zapi-kateak eratu dituzte Iruñean, Gasteizen eta Baionan. Espainiako eta Frantziako Estatuek oraindik ere ezartzen duten salbuespenezko espetxe politika salatu du horrela Etxerat elkarteak.
bideoa prestatzen
José Palazón eta Juan José Aguirrek jaso dute Renne Cassin 2018 saria

2018-12-10
Jaurlaritzak Jose Palazón aktibistari eta Juan José Aguirre misiolariari eman die Renne Cassin 2018 saria, Giza Eskubideen defentsan eta ahulenen alde egindako lanagatik. Palazón Prodein elkarteko sortzailea da Melillan eta Aguirre Bangassou hiriko elizbarrutiko apezpikua da 1980tik, Afrika Erdiko Errepublikan.
bideoa prestatzen
‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’, Giza Eskubideen sentsibilizazioa sustatzeko Nafarroako Gobernuaren egitaraua

2018-12-10
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta astebeteko egitaraua antolatu du ‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’ lelopean. Giza Eskubideen ingurukan sentsibilizatzeko eta munduarekiko begirada irekitzeko helburua dauka, horrela, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak.
bideoa prestatzen
Oskar Estanga: "Ukitzeko modu asko eta defizit handia dago"

2018-12-10
Ajoarrieroa saioko atal honetan Oskar Estangarekin egin du hitzordua Lekunberrin Anabel Arraiza lankideak. Bertsolaritza bizitzeko era pertsonala, antzerkia, dantza, haur animazioa, mugimendua,... gaztetxea unibertsitate izandakoa.
bideoa prestatzen
Durangoko Azokaren arrakasta azpimarratu dute antolatzaileek

2018-12-09
Amaitu da aurtengo Durangoko Azoka eta Gerediaga Elkartetik, Nerea Mugikak balorazio positiboa egin du Hamaika Telebistako mikrofonoetan. Horrekin batera, Koldo Otamendi lankidea Aneguria eta Gatibu-rekin egon da, Alaine Agirre idazlea elkarrizketatu dugu, Kataluniako prozesu independentistaren inguruan Txema Garciak eta Ramon Zallok plazaratutako liburua izan dugu hizpide eta mugimendu feministako kide Mireia Delgadorekin batera egon gara baita.
bideoa prestatzen
Memoria kolektiboa osatzeko proposamenak Durangoko Azokaren egunik jendetsuenean

2018-12-08
Egun gutxi barru, 40 urte beteko dira Jose Miguel Beñaran Ordeñana "Argala" Ipar Euskal Herrian hil zutenetik, Mertxe Aizpurua haren pentsakera eta bizitza bildu ditu GARAk argitaratutako liburuan, Arrigorriagakoaren burkide izandakoen testigantzak bilduz. Bestalde, Elixabete Garmendiak Carlos Garaikoetxearen "lider bat Lehendakari" obra aurkeztu du BERRIAren eskutik. Euskal Memoriak, 1980 eta 1989 urteen arteko pegatina politikoen bilduma plazaratu du. Hortaz gain, Vendetta taldekoekin egon gara, euren agurraren atarian.