Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Konponbiderako agenda eskatuko du Ezker Abertzaleak gabonetako espetxe martxen bitartez

2018-12-13
Konponbide integral baterako agenda aldarrikatuko du Kalera Kalerak gabonetan. Presoen auzian egoerarik urgenteenei irtenbide bat eskatu dute Sortuk, LAB-ek eta Ernaik, preso guztiak Euskal Herriko espetxetara ekartzea eskatuz, gaixo daudenak askatuz, gradu aldaketak ahalbidetuz eta betetako zigorren konputazioa eskatuz. Horiek horrela, gabonetan Basauri, Martutene eta Zaballako espetxetarako martxak deitu dituzte.
bideoa prestatzen
Feminismoa politika publikoen ardatz bilakatzen ari dira Oiartzunen

2018-12-13
Zeharlerrotasunez lantzen ari dira feminismoa Oiatzungo Udalean: politika publiko guzti-guztietan aintzat hartzeko saiakeran daude.
bideoa prestatzen
Eusko Legebiltzarreko alderdiei, kontaketaren arloan, adostasuna bilatzeko eskatu die Foro Sozialak

2018-12-13

Foro Sozial Iraunkorrak ohartarazi du desadostasunak azaleratuko direla Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldean. Agus Hernan eta Nekane Altzelai kezkatuta agertu dira, hauteskunde giroaren eraginpean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek alde batera utzi dutelako legealdi hasieran zuten "adostasunetara iristeko izpiritua".

Hain justu, asteazken honetan bertan, Andoaingo Udalak eta Argituz erakundeak aurkeztutako ‘Memoria partekatu baterantz’ txostena da eredugarritzat jota, Foro Sozialak nabarmendu du tokian tokiko erakundeek bizikidetzaren bidean urrats esanguratsuak egin dituztela azken hilabeteetan. Eta Andoaingoaz gain, Errenteriako eta Arrasateko adibideei ere aitortu die balioa.

Aitzitik, Eusko Legebiltzarrean, Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko eztabaidaren ondorioen inguruko saioa egingo da astelehenean, eta Foro Soziala jakitun da alderdien arteko hasierako adostasuna lausotu egin dela azken hilabeteetan.

Horren aurrean, besteak beste, euskal gizarteak bizikidetzarako egindako bidea eredugarritzat jo du Foro Sozialak, eta alderdi politikoek bestelako jarrera izatea ez zaie ulergarria iruditzen.

Beraz, Foro Sozialak eskaera zuzena egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei. ETAren armagabetzearen eta desegitearen inguruan zeukaten adostasunetarako jarrera berreskura dezatela.

bideoa prestatzen
Jaka Horien inguruko analisia Maite Ubiria eta Eguzki Urteagarekin eta Feministaldiaz elkarrizketa Josebe Iturrioz eta Leire San Martinekin

2018-12-12
Jaka Horien mobilizazioak ikusi ditugu Euskal Herrian eta Frantziako estatu osoan azken asteotan. Indarra hartu dute kaleetan, eta ezker eta eskuin lortu dute babesa, Macronen gobernua hainbat neurri hartzera behartzeraino.
bideoa prestatzen
Iñigo justizia herri plataformak elkarretaratzeak egin ditu Bilbon

2018-12-12
Iñigo justizia herri plataformak lema bereko elkarretaratzea egin du Deustoko Ertzain etxearen aurrean. Cabacas auziak izandako inpunitatea zalatzea da helburua, haren aurka egitea. Lemadun kartelak eutsi dituzte ertzain etxeari begira, isilik, egun hartako ertzainen aginduak entzuten ziren bitartean
bideoa prestatzen
Eneko Compains: “Torturaren inpunitatearen arkitektura osoari berrespen judiziala eman zaio beste behin”

2018-12-11
Eneko Compainsen tortura salaketa artxibatu egin dute Nafarroako Auzitegi Nagusiak; Compainsek berak lotsagarri bezala definitu du epaitegiak emandako arrazoibidea. Torturaren inpunitatearen arkitektura osoari berrespen judiziala beste behin ematen zaiola salatu du eta gaineratu du Espainiako botere judizialak erakutsi duela ez duela ikerketa eraginkorrik egin nahi tortura borrokatzeko.