Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Espainiaren "inboluzioaren" aurrean, aliantza zabalak osatzeko deia egin du EH Bilduk

2018-12-03
"Faxismoaren eta eskubide urraketaren aurka", ostegunean Bilboko manifestaziora joatera deitu du EH Bilduk. Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugaren atarian, Arnaldo Otegiren iritziz, "ezinezkoa da Espainia demokratizatzea".
bideoa prestatzen
Jokin Urain: "Herreratik etxera bidean pentsatu nuen senideen joan-etorrien testigantza bildu behar zela"

2018-12-03
Euskal preso politikoen senideen ahotsa bildu du Jokin Urainek 'Amaren etxea' liburuan. Senide guztiekin egotea ezinezkoa den arren, ehun bat testigantza bildu ditu eta, etxeko baten hutsuneaz gain, sakabanaketak hainbat euskal herritarren bizitzan izan duen eragina islatu du: "Nik uste espetxean egon garen guztiok pentsatu izan dugula, meritua baldin badute, aitortza senideek merezi dutela".
bideoa prestatzen
"Haustura demokratikoa" lortzeko, Espainiako Estatuko nazioak indarrak batzera deitu ditu Sortuk

2018-12-03

Gernika-Lumon egindako agerraldian, hainbat belaunalditako ia ehun kidez inguratuta, Espainiako Konstituzioa ezarri zenetik 40 urte betetzear direla, duela lau hamarkada egindako hausnarketa politikoan «bete-betean» asmatu zutela adierazi du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

Haren esanetan, ezker abertzalearen orduko analisiak "inoiz baino gaurkotasun handiagoa" du, geroz eta sektore gehiagok bat egin duelako irakurketa horrekin. Are gehiago, begi bistan uzten omen du autogobernua eta eskubideak inoiz baino zaurgarriagoak direla. Egoera horri aurre egiteko, Sorturen esanetan, ezinbestekoa da "78ko erregimenarekiko haustura demokratikoa", eta Rodriguezek aurreratu du haustura hori ez duela Espainiako Estatuak ekarriko, estatu barruko nazioek baizik.

bideoa prestatzen
Eusko Ikaskuntzak plazaratutako Liburu Zuria hizpide Xabier Alkorta, Mario Zubiaga eta Ana Urkizarekin

2018-11-29
Euskal Herriaren geroa irudikatu eta agendak proposatuko ditu Eusko Ikaskuntzak udaberrian, Liburu Zurian.
bideoa prestatzen
Cabacas kasuko epaian ertzain bakarra zigortu eta beste bostak absolbitu dituzte

2018-11-29
Egun gogorra Iñigo Cabacasen guraso, beste senide eta lagunentzat. Izan ere, Bizkaiko Epaitegiak Basauriko gaztearen heriotzaren inguruko epaia kaleratu du. Bertan, Juan Jose de Pablos ofiziala bu urtetako espetxe zigorrarekin zigortu dute, "zuhurtzigabekeria larriko giza hilketa" leporatuta. Aldiz, beste bost ertzainak, ofizialordeak eta eskopeteroak, absolbitu egin dituzte. Paradoxikoa bada ere, De Pablos izan zen tiro egitearen aurka azaldu zen ertzain bakarra.
bideoa prestatzen
Eusko Ikaskuntzaren Liburu Zuria, etorkizunerako agenda proposamenak zehaztuta

2018-11-29
Eusko Ikaskuntzako Mendeurren kongresuko lehendakari Xabier Alkortak eta Batzorde Zientifikoko Mario Zubiaga eta Ana Urkizak Liburu Zurian jasotako ideiak aletu dizkigute.