Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Jonathan Martinez: "Familiak salaketa jarri arren, garai ilunak datoz eta inpunitatea ezagutzen dugu"

2019-01-09
Amurrion, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Ezker Abertzaleko militantez osatutako familia baten etxearen aurkako tiroketa salatzeko. Jonathan Martinez Naiz-eko kolaboratzailearen ustez, salaketa judiziala egin arren "garai ilunak datoz eta Euskal Herrian zigorgabetasuna zer den ezagutzen dugu". Horrekin batera, hedabide handien jarrera kritikatu du.
bideoa prestatzen
Ehunka lagunek Amurrioko erasoa salatu dute eta Sortuk larritzat jo du tirotzailearen aurkako neurririk ez hartzea

2019-01-08
Sortuk deituta ehunka lagunek Amurrioko familia batek jasandako tiroketa salatu dute. Gogoratu, Lezama auzoko ezker abertzaleko militanteez osatutako sendi baten aurkako balak jaurti dituztela. Ikerketarekin lotutako iturrien arabera, erretiratutako polizia nazional ohi batek egin zituen tiroak. Egoera honen aurrean, Aiaraldeko herritarrak kalera ateratzeaz gain, Sortuko bozeramaile Oihana San Vicentek salatu duenez, erasoa ez da “erlatibizatu behar” eta larria da tiroketaren arduradunaren aurkako inolako neurririk hartu ez izana. Bide beretik mintzatu da alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez, instituzio eta bestelako formazioei posizionamendua eskatuz. Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak kezkagarritzat jo du gertaera. Goizean, beste elkarretaratze bat egin dute udaletxearen aurrean, bertan erasotutako senideetako batek hitza hartu du.
bideoa prestatzen
Aranzadik Iruñeko aurrekontuak onartzeko baldintzak jarri ditu

2019-01-08
Izquierda Ezkerrak Iruñeko aurrekontuak onartzea erabaki du, eta Aranzadik bere aldetik, hori gerta dadin, ezinbestekotzat jo du Unzu merkatal guneko turismo kontzesioa bertan behera uztea. Armando Cuencak salatu du udal gobernuak ez duela hiriaren alde egiten.
bideoa prestatzen
Parlamentuko Mahaiak txosten juridikoa eskatu du Podemoseko hiru kideen kanporaketa eskaria aztertzeko

2019-01-08
Parlamentuko Mahaiak Podemoseko kideen kanporaketaren inguruko txosten juridikoa eskatzea erabaki du. Gobernu kideek Orain Baiko kideei eskatu diete kanporatze idatzia bertan behera uztea eta Carlos Cousok adierazi du, hori gerta dadin ezinbestekoa dela Ainhoa Aznarez kanporatzea.
bideoa prestatzen
Polizia Forala Maravillas Gaztetxean sartu da

2019-01-08
Goizaldean sartu da Polizia Iruñeko Maravillas Gaztetxera, Gobernuaren Hitzetan Ogasun Saileko ikuskarien lana ahalbidetzeko. Gaztetxeko asanbladako kideek estalitako kaleratzea salatu dute alde zaharreko kaleetan barrena eta Espainiako Poliziak haien kontra kargatu izan du zenbaitetan. Maravillas mugimenduko bozeramaileak elkarrizketaren alde agertu dira, nahiz eta gobernuaren jarrera salatu duten.
bideoa prestatzen
LABek kalitatezko jangela eredu berriaren proposamena egin du

2019-01-08
LABek gaur egungo jangela ereduaren balorazioa eta proposamena egin du. Hiru ardatz izango ditu proposamenak, elikadura burujabetza oinarri izango duena: agroekologia, jangelak eremu hezitzailea izatea eta langileen baldintza egokituak.