Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Emakumea eta ideologia diktadura frankistan

2018-11-21
Emakumea eta ideologia diktadura frankistan’ izenburuko liburua aurkeztu dute Iruñean. Historian doktore den Gemma Piérola da liburuaren egilea eta Pamiela argitaletxeak argitaratu du lana. Liburuak 36ko gerraren osteko emakumeen bizitza hartzen du hizpide. Piérolak azaldu duenez, emakume horien errealitatea ezagutarazi nahi izan du liburuaren bidez.
bideoa prestatzen
Brouard eta Muguruzaren kasuetan "eragindako mina eta krimenen ardura bere gain hartzeko" eskatu dio Ezker Abertzaleak PSOE-ri

2018-11-21
Ezker Abertzaleak Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratu zituen euren hilketen urteurrenean. Buruzagi politikoen lanak, izaerak eta ondare humano zein politikoak etorkizunerako haziak direla nabarmendu zuten. Horiek horrela, PSOE-ri eragindako mina aitortu eta krimen hauetan izandako ardura bere gain hartu dezala exijitu zion Sortuk. Muguruza eta Brouard-en hilketetatik hiru hamarkada igaro direnean, ezker abertzaleak “bertan jarraitzen duela, zutik askatasun sozial eta nazionala eskuratzeko” prest dagoela aldarrikatu zuen.
bideoa prestatzen
Enplegu arloan gerturatuta, aurrekontuetarako negoziatzen segituko dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk

2018-11-20

2019ko EAEko aurrekontuetarako negoziatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk. Astearte eguerdian bildu dira koaliziokoak Jaurlaritzako Ogasun saileko ordezkariekin eta bi aldeek onartu dute gerturatzeko borondatea.

Oposizioko gainerako alderdiek aurreratu dute ezezko botoa emango diotela Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari, baina EH Bilduk prest agertu da aurrekontuak ahalbidetzeko, bi abstentziorekin. Baldintzak jarrita, hori bai: pentsioen inguruan eta enplegu politikan. Hain justu, bigarren horretan gerturatzea egon dela onartu dute Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak.

Pentsioen gaian gerturatzea falta bada ere, EH Bilduk ahalegina egiten jarraituko duela ziurtatu du. Joan den ostiraleko bilkuran Jaurlaritzak proposatutako diru kopuruak ez zaizkielako "nahikoak" iruditzen pentsiodunen beharrei erantzuteko. Eta behar horiei ez erantzutea ezin dela ulertu nabarmendu du Iriartek. Azpiazuk, bere aldetik, aurrekontuak aurrera ateratzeko babesa lortzeko eta akordiorako prestasun osoa duela ziurtatu du. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, aurrekonturik ez izatearen kostu sozial eta ekonomikoaz pentsatzeko eskatu die oposizioko alderdiei.

bideoa prestatzen
Omenaldia egin diete Bilbon Santi Brouard eta Josu Muguruzari

2018-11-20
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urtemugan omenaldia egin diete biei Bilbon. Estatuaren indarkeriaren biktima guztiak omentzearekin batera, biolentzia guztien biktimen errekonozimendua eskatu dute ekitaldian eta, memoriaren gaia pil-pilean dagoen honetan, garaile eta garaituen diskurtsoaren
bideoa prestatzen
Dagoeneko 220000 euskal herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dagok deitutako herri galdeketetan

2018-11-19
Gure Esku Dagok jauzi kualitatiboa eman du Donostian herri kontsulta eginez. Gipuzkoako hiriburuan, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egindako galdeketetan 28000 lagunetik gora bozkatu zuten. Horiek horrela, dagoeneko, 220000 dira parte hartu duten herritarrak. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitia lankidearen bidez, hiri eta herri hauetako giroa, Gure Esku Dagoko kideen balorazioak eta nazioarteko begiraleen adierazpenak jaso ditugu.
bideoa prestatzen
Legebiltzarreko indar politikoekin bildu nahi dira pentsiodunak

2018-11-19
Pentsiodunen Mugimenduak aurrekontuen gaiari heldu nahi dio Legebiltzarreko talde politiko guztiekin. Gaurko agerraldian jakinarazi dutenez, alderdi guztiekin biltzeko eskaria egin diete pentsiodunen aldarrikapenak helarazteko eta alderdien iritziak biltzeko asmoz. Horrekin batera, kalean jarraitzearen beharra nabarmendu dute eta abenduaren 15ean Hego Euskal Herriko hiriburuak betetzera dei egin dute, mugimenduaren lehenengo urteurrenean.