Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
EAEko aurrekontuen zuzenketak egokitzeko baldintza jarri dio EAJk EH Bilduri

2018-10-29

EAJk eta EH Bilduk konpromisoa hartu dute EAEko aurrekontuetarako akordioa lortzeko hizketan segitzeko. Goizean egin dute bilkura, Sabin Etxean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektuari EH Bilduk egindako zuzenketa proposamenez eztabaidatzeko.

Bi abstentzioren bermea emango luke aurrekontuen bozketan EH Bilduk, pentsiorik apalenak osatzeko 350 milioi euro inbertitzeko eta enplegu politiketarako beste 70 milioi euro jartzeko haren proposamena aintzat hartuz gero. EAJk, edonola ere, EH Bilduri eskatu dio pentsioez eta enpleguaz egindako proposamena egokitu beharko lukeela.

Koalizio subiranistak, ordea, haren proposamena 2eraldatzailea, eraikitzailea eta egingarria" dela uste du, eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren hitzetan, zifretatik harago, herritarrak eta haien bizi proiektuak erdigunean jartzeko hautu politikoa da EH Bildurena.

bideoa prestatzen
Azaroak 18an Balmaseda, Zalla, Alonsotegi, Donostia eta Irun beraien etorkizuna erabakitzera doaz

2018-10-29
Hartu hitza lemapean, gure esku dago dinamika herritarrak , Donostia, Balmaseda, Irun, Alonsotegi eta Zallan burutuko ditu herri galdeketak Azaroaren 18an. Donostia izango da lehenengo hiri burua herri galdeketa aurrera eramaten. Horretarako 9.500 sinadura bildu behar izan dituzte eta donostiako biztalei egingo dioten galdera 1.500 pertsonen iritziak jasoz egin dute, hurrengo izanik “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” Irunen Gure Esku Dagok orain arte egindako Herri Galdeketatan egin ez den galdera formulazio berri bat hautatu dute. Egingo den galderarantzako, hiru erantzun posible egongo dira, denak baizkoak. Herrietarrei egingo dioten galdera ondoregoa izango da Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat? Guztira Azaroaren 18an 265.000 pertsonek izango dute bozka emateko aukera
bideoa prestatzen
Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-28
Ajoarrieroa saioko atal honetan Amaia Izko abokatuarekin izan da Anabel Arraiza lankidea. Espainiako auzitegi nazionalean dagoen egoeraz, euskal preso politikoen egoeraz, orain arteko ibilbideaz eta baita AEKko eta dantzari izandako garaiaz aritu da.
bideoa prestatzen
Independentistek Madrilen esku hartzea dute jomugan, Gorenak buruzagi auzipetuei egindako deiagatik

2018-10-26
Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuenetik urtebetera, Espainiako Auzitegi Gorenak bere egin du Pablo Llarenaren tesia eta ahozko epaiketara deitu ditu auzipetutako hemezortzi buruzagi independentistak. Horren aurrean, alderdi eta eragile independentistek Espainiako Gobernuaren esku hartzea jarri dute jomugan. Saioa Baleztenak egin du hango berrien kronika.
bideoa prestatzen
Etxebizitza politikez solasaldia Eder Mitxelena eta Endika Alabortekin

2018-10-25
Bizkaiko Kaleratzerik Ez! plataformako kidea da Eder Mitxelena, Eta Euskal Ekonomistak elkargokoa Endika Alabort. Aitziber Etxezarreta ekonomialari eta irakaslearen iritzia ere jaso dugu.
bideoa prestatzen
Abian da prozesu eratzailea eztabaida sustatzeko Kataluniako gizarte foro eraikitzailea

2018-10-24
Kataluniako gizarte foro eraikitzailearen bidez, Kataluniako errepublikarako eztabaida bultzatu eta erraztu nahi dute. Aste honetan egin dute foroaren aurkezpena Quim Torra Generalitateko presidenteak eta foroaren buru izango den Lluis Llachek. Horren eta Comukoek aurkeztutako plataforma subiranistaren berri ekarri du Saioa Baleztenak.