Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Uxue Barkos: “Nafarroa aberatsago eta kohesionatuagoa da orain hiru urte baino”

2018-10-18
Uxue Barkosek adierazi du Nafarroa aberatsagoa eta kohesionatuagoa dela orain dela hiru urte baino. Bere esanetan, aldaketaren gobernuak egonkortasuna eman dio lurraldeari, negoziazioa eta akordioaren bidez. Era berean, exekutiboaren politika ekonomikoa eta soziala defendatu ditu.
bideoa prestatzen
Txente Rekondo: "Brasilen, hauteskundeen bigarren itzulian, ezustekoa emateko aukera gutxi daude"

2018-10-18
Iragan den urriaren 7ko hauteskundeek Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindar, misogino, matxista eta xenofoboaren garaipena ekarri zuten. Orain, bigarren itzuliaren atarian, ezkerrak egoera irauli nahi duen arren, Haddadi hautagaiaren figura indartuz, Bolsonaro Hegoamerikako erraldoiaren presidente izateko faborito nagusi gisa azaltzen da. Txente Rekondo analistaren esanetan, "sorpresa emateko aukera gutxi daude".
bideoa prestatzen
Harremanetarako Nazioarteko Taldea: aitortza, agurra, eta azken ohar batzuk

2018-10-18
Ainhoa Etxaide eta Agus Hernanekin analizatu dugu HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearen agurra eta Brian Currinen hitzartzea. Estrasburgoko Auzitegiak zigorren metaketaz emango duen ebazpenaren inguruan, Amaia Izko eta Joxerramon Bengoetxearen iritziak jaso ditugu.
bideoa prestatzen
HNT-ri eskertza adierazi dio gehiengo politiko eta sindikalak, presoak eta biktimak erronka gisa zehaztuz

2018-10-17
Harremanetako Nazioarteko Taldeak (HNT) Euskal Herrian egindako lana bukatutzat eman ondoren, gehiengo politiko eta sindikalarekin batera, sinbolismoz beteriko ekitaldia egin dute Aieten. Bakebidea eta Foro Sozialeko ordezkariekin batera, Currin, Kendall edo Spektorowski bertan egon dira. Aurrera begirako erronken artean, presoen afera eta biktima guztien aitortza nabarmendu dituzte.
bideoa prestatzen
Lekukoek istilu eza zein Ertzaintzak erabilitako bortizkeria azaleratu dute epaiketaren bigarren egunean

2018-10-16
Cabacas kasuko epaiketaren bigarren egunean, lekukoen txanda iritsi da. Gehienek, Ertzaintzak izandako jarreraren berri eman dute, istilurik ez zegoen gune batean, gomazko pilotak jaurti zituztela adieraziz eta kasu batzuetan Iñigo Cabacas laguntzea galarazi egin zutela. Gurasoek sesio zinez gogorra pairatu dute hunkituta eta minduta azalduz.
bideoa prestatzen
Ertzainen jokabidea salatu dute 'Cabacas auziko' lekukoek

2018-10-16
Istilurik gabeko tokian gomazko pilotak jaurtitzeagatik salatu dituzte ertzainak lekukoek, bigarren auzi saioan, eta kritikatu dute Iñigo Cabacasi laguntzea ere oztopatu zutela. Bereziki gogorra izan da gaztearen gurasoentzat lekukotza horiek entzun beharra.