Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Euskarekiko jarrera aldaketa nabaritu dute euskaraldiarekin Muskiz herrian

2018-12-04
Euskal Herriko beste herrietan bezala Muskizen ere euskaraldia ospatu dute, 11 egunetan 500 pertsonatik gora ibili dira txapa paparrean eramanez herritik euskara praktikara eramaten. Muskiz herriko sektore desberdinetako belarriprest eta ahobizi batzuekin elkartu gara beraien bizipenak ezagutzeko.
bideoa prestatzen
Ehunka lagun bildu ziren Biziprest egunean

2018-12-02
Bilbon ospatu zen Biziprest egunean ehunka ahobizi eta belarriprest bildu ziren. Egun osoko egitaraua antolatu zuten Igandean Bilbon, hasteko, argazki erraldoia atera zuten Zubizuriko eskilaretan, ostean, Ledesma kalean Deportivo frontoiraino zehar giro polita izan zuten bertaratuek txarangaren. Itxiera KAFE ANTZOKIAN egin zuten: Yogurinha Borova eta Garilak 26-ren emanaldiekin. Euskaraldiak bide arrakastatsua izan du Bilbon, hiriko hainbat sektorek, instituzionalak barne, zein eragilek inplikazio aktiboa erakutsiz.
bideoa prestatzen
Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du Nafarroako Urrezko Domina

2018-12-03
Nafarroaren Egunarekin, urtero bezala, Urrezko Domina eman du Foru Gobernuak. Aurten, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du saria, egiten duen lan eredugarriagatik bai elkartasunaren alorrean bai eta osasungintzan ere. Nafarroako Erresuma omendu dute ere bai, Artxibo Nagusiaren aurrealdeko oroitarrian.
bideoa prestatzen
Cabacas-en auzian akusazioak helegitea jarriko du

2018-11-30
Jone Goirizelaia Cabacas auziko akusazioaren abokatuak Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztuko dutela aurreratu du. Bilbon egindako agerraldian neurri bateko poztasuna agertu du Goirizelaiak, epaiak haiek defendatutakoaren ideia nagusiak frogatzen dituelako, hala ere, Ertzain baten bi urteko espetxe zigorra eta beste bosten absoluzioa ez nahikotzat jotzen dute abokatu, senide eta lagunek, horregatik, helegitea aurkeztea erabaki dute.
bideoa prestatzen
Steilas-ek Cristina Uriarteren dimisioa eskatu du

2018-11-29
Cristina Uriartek Irun eta Hondarribiako Alarde baztertzailea babestu zuela eta, Steilasek bere dimisioa eskatu du.
bideoa prestatzen
Genero ikuspegia modu transbertsalean komunikabideetan landu beharra nabarmendu du Saioa Alkaiza kazetariak

2018-11-28
Egun komunikabideek genero perspektibatik egiten duten lanketari buruz, hain zuzen, solastu da Saioa Alkaiza kazetaria Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan. Emakumeen presentzia komunikabideetan txikia dela salatzearekin batera, genero ikuspegia transbertsala izatea garrantzitsua dela adierazi du eta euskal hedabideek esparru horretan egindako lanketa azpimarratu du.