Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
%65eko babesa jaso du itunpeko hizkuntzako lehen greba egunak sindikatuen arabera

2018-11-27
Gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzaren greba hasi dute langileek Bilboko kaleetan manifestazioa eginez. Ostiralera arte luzatuko da sektoreko sindikatu guztiek deitutako geldialdia, ELA, LAB, Steilas, CC.OO. eta UGTk. 215 ikastetxetako 9.000 langile daude deituta eta 120.000 ikasleei eragingo die. Sindikatuek %65eko babesa jaso duela adierazi duten bitartean, Kristau Eskolak, gatazkaren eragina jasoko duen patronal nagusiak, %32ra jaitsi du kopurua.
bideoa prestatzen
Berriak eta Saioa Alkaiza kazetariak jaso dute Iruñeko Udalaren genero berdintasunaren kazetaritza saria

2018-11-27
Berria egunkariak, komunikabideen atalean, eta Saioa Alkaiza Euskalerria Irratiko kazetariak, kazetarien atalean, genero berdintasunaren kazetaritza saria jaso dute Iruñeko Udalaren eskutik. Aurtengo sanferminetan komunikabideek eta kazetariek genero ikuspegitik egindako lana saritu du, horrela, lehenengo aldiz Iruñeko Udalak.
bideoa prestatzen
Oneka plataforma, emakume pentsiodunak erdigunera

2018-11-27
Euskal emakume pentsiodunak elkartu, eta pentsio duina lortzeko plataforma bat sortu dute, Oneka izenekoa. Guztira 300 emakume inguru daude plataforman. Haien pentsioa gizonezkoena baino askoz ere txikiagoa izateak emakume asko bultzatu ditu «pobrezian» bizitzera. «Bizitza osoan egindako lana, askotan ordaindutako lana izanda ere, kotizaziorik gabekoa da, eta, ondorioz, eskubiderik gabekoa». Beste kasu batzuetan, ez dute soldatarik jaso egindako lanarengatik: «Etxeko lanaz eta bertan bizi ginenen arduraren erantzule izan gara beti, eta hori guztia, dohainik». Onekaren lan esparrua Hego Euskal Herria izango da, eta, plataformako kideen ustez, instituzioek eta erakundeek daukaten eginkizuna bete behar dute. «Eskuzabaltasuna aurkituko dugulakoan gaude. Elkarlanerako aukera izateko esperantza daukagu, bereziki emakumeen gaiaz arduratzen direnekin». Pentsiodunen plataformekin eta feministen mugimenduarekin elkarlanean arituko direla gaineratu dute. .
bideoa prestatzen
"Gardentasunik eza" egotzi dio GuraSOSek Gipuzkoako Foru Aldundiari

2018-11-26
GuraSOS elkarteak gipuzkoarrek foru aldundiko agintariengan duten mesfidantza nabarmendu dute erraustegiaren inguruko ikerketak aztertuta. Elkarteak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako partaidetza prozesuetako emaitzak berdintsuak direla adierazi dute: bietan, "erakundeekiko sinesgarritasun falta" aipatzen dute herritarrek, baita erraustegiak ekar ditzakeen osasun arazoekiko "kezka" ere.
bideoa prestatzen
Skolae programagatik mehatxuak jasota, polizia zaintzarekin dabil Maria Solana

2018-11-26
Skolae hezkidetza programaren aurkako mehatxuengatik, polizia zaintza dauka Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilariak ekainaz geroztik. Asteburuan, berriz, Uharteko aniztasunaren aldeko mural batean pintaketak egin dituzte Skolaeren aurkako mezuekin.
bideoa prestatzen
‘Altsasu’ liburuak auzian isilarazitako egiak azalerazi nahi ditu

2018-11-26
Altsasuko auziaren inguruko liburua idatzi dute Aitor Agirrezabal eta Aritz Intxusta Gara eta Naizeko kazetariek. Lanak kondenatutako 8 gazteen testigantzak jasotzen ditu, bai eta beren gurasoenak, Koxka tabernako jabearena edota Moncloatik nazioarteko hedabideetara egindako deiak ere. Bel Pozueta Adur Ramirez de Aldaren amak adierazi du Altsasu liburuak gertatutakoaren kontakizun osatua ezagutzen eta zabaltzen lagunduko duela.