Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Ricardo Guerra, Aitor Zabaletaren hiltzailea, agur naziak egiteagatik atxilotua Belgikan

2018-12-17
Ricardo Guerra atxilotu du Belgikako poliziak, Aitor Zabaleta hiltzeagatik zigortutako ultra. Atletico Madril Brugge-ren aurka jokatu behar zuen partiduaren aurretik 30 ultra atxilotu zituen poliziak agur naziak egiteagatik. Horien artean Guerra dagoela jakin da gaur. Duela 20 urte Aitor Zabaleta labankadaz hil eta oraindik ezarritako 17 urteko espetxe zigorra bete ez duen arren, hirugarren graduan dago eta epailearen baimenarekin abiatu zen belgikara Ricardo Guerra joan den astean.
bideoa prestatzen
Egun dauzkagun errefuxiatuek omenaldia egin diete Gernikan 1936-ko erbesteratuei

2018-12-17
Gernikan hartutako errefuxiatuek, 1936-ko gerratearen ondorioz atzerrira alde egin beharra izan zutenak omendu zituzten; Euskal Herria, harrera herri bihurtzeko kontzientzia pizteko nahia adieraziz.
bideoa prestatzen
LGTBI+ pertsonen egoeraren diagnostiko positiboa osatu du Nafarroako Berdintasunerako Institutuak

2018-12-17
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak LGTBI+ pertsonen egoerari buruzko diagnostikoa osatu du eta, oro har, balorazio positiboa egin du. Ekintza instituzionala, profesionalen formakuntza, sentsibilizazioa eta LGBTI+ pertsonei zuzendutako arreta zerbitzuak izan dira aztertutako esparruak. Iaz onartutako LGTBI+ legeak ekarri dituen aurrerapausoak nabarmendu ditu Ana Ollo kontseilariak.
bideoa prestatzen
Milaka lagun bildu ditu Cabacas auziaren epaiak ekarritako zigorgabetasuna salatzeko manifestazioak

2018-12-17
"Zigorgabetasunaren zapore mingotsa" utzi du Cabacas auziaren epaiak Iñigo Justizia ekimenaren ustez. Egoera salatzeko manifestazioa deitu zuten igande eguerdian eta milaka lagunek bat egin zuten mobilizaziora. Sei urte eta erdiko prozesuaren ostean, auziperatutako sei ertzainetatik bakarrak jaso du bi urteko espetxe zigorra. Gainera, Jorge Aldekoa Ertzain buruaren dimisioa berandu datorrela salatu zuen dinamikak eta nahikoa ez dela adierazi ere, arduradun gehiago daudela gogoraraziz.
bideoa prestatzen
Info 7 irratiak amaiera baten hasiera emango du abenduraren 15ean

2018-12-13
Info 7 irratiak 13 urte bete dituen honetan, amaiera agurra emango diote abenduaren 15an Urruñan. Egitarau anitza izango da egun horretan. Info 7ko komunitate deitzen dioten jende guztia dago gonbidatua. Hasiera lau orduko irratsaio batekin emango diote eta 13:00tan betirako isilduko da Info 7 irratia. Horrela, familia giroan agur goxo bat emanez eta beste proiektu berri bati ongi etorria eginez .
bideoa prestatzen
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia: “Zer gertatzen ari da Nafarroan euskararen legearekin?”

2018-12-13
Nafarroako Euskararen Legearen 32. urteurrenaren harira, horren inguruan egindako lanaren balantzea egin du Kontseiluak. Bere idazkari nagusi den Paul Bilbaok euskararen lege berria sortzeko batzorde bereziak hartutako norabidea kolokan jarri du eta Foru Parlamentuari dei egin dio euskararen lege berriak aurrera egin dezan lanean jarraitzeko.