Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Iberdrolaren irabaziek herritarren miseria eragiten dutela salatu dute Bilbon

2019-03-29
'Euskal Herriak kapitalari planto' plataformak deituta, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean, Iberdrolako akziodunen batzarra aitzaki hartuta. “Zuen aberastasuna gure miseria” lelopean, Iberdrolak espazio publikoak okupatzen dituela salatu du plataformak eta, bide batez, instituzioei egotzi diete "alfonbra gorria" jarri izana. Elektrizitatearen sektoreko monopolioa baliatuz, herritarren fakturarekin nahi dutena egiten dutela ere salatu dute.
bideoa prestatzen
La Navalen jarraikortasuna eskatzeko manifestazioa egin dute langileek

2019-03-27
Ontziolaren likidazioan langileak kontratuak galtzen daude. Madrileko Kongresuan bilera bat eskatu dute konponbidea exijitzeko, gaur egin duten mobilizazioan adierazi duten bezala. Langileek adierazi dute baita, gobernuak kontzeptuak nahasten ari direla eta ez dutela nahi berariazko konpromisorik hartu. Azaldu dute ez dutela laguntza publikorik eskatzen, aurrera eraman daitekeen ontziola bat erostea eskatzen dute. Azken hau legala izanik. Hitzen joko honen bueltan dabiltza gobernuak eta langileen lan-postuak. Apirilaren 6an manifestazioa egingo dute Bilbon eta datozen egunetan ere mobilizazioak izango dira Ezkerraldean enplegua mantentzearen alde.
bideoa prestatzen
Akordioa urrun ikusten dute Gizarte Ekimeneko hezkuntzako sindikatuek

2019-03-25
Kristau Eskolarekin egindako azken bileratik "dezepzionatuta" atera dira sindikatuak. Hiru orduz luzatu den bileran proposamen berririk ez du egin patronalak ELAren aburuz eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa faltarekin lotzen du arazoa Kristau Eskolak. Horiek horrela, apirileko greba deialdia mantenduko dutela adierazi dute sindikatuek.
bideoa prestatzen
Bizkaiko bulegoetako langileek elkarretaratzea egin dute CEBEKen egoitzan

2019-03-20
LAB sindikatuak deituta Bizkaiko bulegoetako langileek protesta eguna egin dute hitzarmen berria eskatzeko. Sektoreak 2013tik darama hitzarmena berritu gabe eta LABek estatalizazioaren mehatxua dagoela adierazi du, hau da, estatu mailako hitzarmena aplikatu ahal zaiela langileei. Horren aurka, batasun sindikalerako deia luzatu du Garbiñe Aranburuk, orain arte zailtasunak egon baitira sindikatuek ekintza bateratuak egitea arazoa konpontzeko.
bideoa prestatzen
Mitxel Lakuntzak ordezkatuko du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia

2019-03-13
ELAK bere idazkari nagusia aukeratuko du apirilaren 5an ezohiko kongresuan. Mitxel Lakuntzak Adolfo Muñozen lekua hartuko du, azken honek sindikatuaren estatutuek kargu horretarako ezartzen duten gehienezko adina bete baitu. Horrez gain, Batzorde Eragilea osatzeko Muñozen agurraren ostean, Maialen Aranburu gehituko zaio 12 kideko talde horri. Aranburu Gizarte Ekintzako arduradun izango da aurrerantzean.
bideoa prestatzen
Navarplumako langileek greba irabazi eta enpresa hitzarmena lortu dute

2019-03-12
Navarplumako langileek 41 egunetako etengabeko grebaren ondoren lan hitzarmena lortu dute. Enpresa batzordeko gehiengoa duen ELA sindikatuak langileen batasuna azpimarratu du.