Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Navaleko kaleratzeak urtarrilaren 16ra atzeratu dira

2019-01-09
Sestaoko ontziolako langileak larunbatean bertan ziren kalean geratzekoak, baina erregulazio txostenaren kontsulta epea luzatzea eskatu dute egunotan ospatuko diren bileren zain. Epaileak eskaera onartu die gaur jakinarazi duenez langileen batzordeak. Bihar, hilak 11, Sepirekin bilduko dira eta etzi Madril eta Gasteizeko gobernuekin. Hala ere, ez dirudi egoera aldatuko denik eta litekeena da urtarrilaren 16an kaleratzea 177 langileak.
bideoa prestatzen
Sestaoko La Naval kinka larrian, konponbiderik egon ezean larunbatean langile guztiak kaleratuko dituzte

2019-01-09
Egun erabakigarriak Sestaoko La Naval ontziolako langileentzat. Azken orduko aldaketarik egon ezean, larunbatean, enpresako 177 beharginak kaleratuko dituzte. Horiek horrela, langileak bilera ezberdinak egiten ari dira, sindikatu zein exekutiboekin. Lakua eta Madrilgo gobernuei eskaera zehatza egin diete, ontziola bere gain hartzea. Bide beretik mintzatu dira EH Bildu eta Elkarrekin Podemos. La Navalen itxierak kolpe gogorra suposatuko luke Ezkerraldean.
bideoa prestatzen
Gestamp enpresako langileek bi orduko geldialdiekin jarraitzen dute

2019-01-08
GTH Gestamp Tool Hardenig enpresako langileek bi orduko geldialdiekin jarraitzen dute bigarren egunez. Autoen karabana egin dute Derioko fabrikatik Zamudiokora. Han elkarretaratzea egin dute lan baldintza prekarioak salatzeko. Urtarrilaren 7tik 9ra lanaldi bakoitzeko bi orduko geldialdiak deitu dituzte langileek. Lan hitzarmena abenduaren 31an iraungi zitzaien eta ez da berritzerik egon. GTH enpresak 5 urtetarako akordioa eskaintzen die langileei, hauek azaldu dutenez bere beharrei erantzuten ez diena
bideoa prestatzen
Bi mila pertsona batu dira La Huerta de Peraltako grebalariekiko elkartasun manifestazioan

2019-01-07
Azkoieneko Huerta de Peralta enpresako langileek greban jarraitzen dute hamabigarren egunez. Gaurkoan manifestazioa antolatu da Iruñean. Grebalariek legez kanpoko kanporaketak eta langileen lan baldintzak salatu dituzte, eta aurreko egunetan gertatuako poliziaren kargengatik Beaumont kontseilariaren dimisioa eskatu dute.
bideoa prestatzen
Bilbobuseko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

2019-01-07
Bilbobuseko langileak lanuzteak egiten ari dira. Akordio bat lortu ezinik dabiltza zerbitzua daraman BioBide enpresarekin. Gaurkoaz gain, urtarrilaren 10ean, 14an eta 17an zortzi orduz utziko diote lan egiteari. Urte amaieran, Bilbobuseko langileek ezezkoa eman zioten CCOOk, UGTk eta USO sindikatuek enpresarekin lortutako aurreakordioari. Atzera bota duten hirugarren aurreakordioa da.
bideoa prestatzen
Lantegi Batuak Fundazioko langileek ez dute onartuko galera gehiago eros ahalmenean

2018-12-20
Lan hitzarmenaren alde, greba egin dute Lantegi Batuak Fundazioko langileek. Azken urteetan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko negoziatzen ari dira langile batzordea eta zuzendaritza, baina oraingoz ez dute adostasunik lortu eta 2.000 langile inguru daude lan itun berririk gabe, aurreko hitzarmena iazko abenduaren 31n bertan behera geratu eta gero.