Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Incoeasako langileak Eusko Jaularitzako EEEarekin ez datoz bat

2014-04-24

Incoesako langileek enpresaren itxieraren eta ekoizpenaren deslokalizazioaren kontra 333 egun daramatzate greban. Bilboko merkataritza epaitegiak enpresak martxan jarritako lekualdatzeak baliogabetu ondoren, langileek ez dutela  bere helburua bertan behera uzteko asmorik adierazi dute. Hori horrela, urtarrilean Bediako enpresako langile guztiak kaleratzeko  enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Helena Franco Ogasun diputatuarekin

2014-04-11

Oraingoan, immigrazioa izan dugu presente gizarte eta ekonomia gaien inguruko albistegian. Tartean, Ikuspegiren azken txostena aztertu dugu. Elkarrizketa berezituaren atalean, aldiz, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatua izan dugu. Bere ibilbidea ezagutzearekin batera, ogasunari eta bestelakoei heldu diegu.

bideoaren irudia
Malagonek baimendu du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagorren Frantziako markak

2014-04-11

Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak baimendu egin du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagor Etxetresnak-en Frantziako markak. Honela, Frantzian 1200 lanpostu eta Gipuzkoan 500 inguru salbatuko dira.

bideoaren irudia
Sorrerako baldintzak bete ez izana leporatu diote Garitanok eta Izagirrek Kutxabanki

2014-04-11

Kutxabankek izaera soziala erabat galdu duela salatu dute Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Pribatizazioarantz hartutako bidea salatu, eta fusioa egin zeneko hiru baldintzetatik bakar bat ere ez dutela bete adierazi dute.

bideoaren irudia
Lanaldi partzialetan pentsio duinak bermatuko dituen araudiaren alde

2014-04-10

2012an Europak esan zuen Espainia diskriminatzailea zela lanaldi partzialean zeuden langileek ez zutelako pentsio duinik jasotzen erretiratzean, %80 emakumeak izanik. Orain, LABek 4009 sinadura bildu ditu araudia alda dezaten eskatzeko.

bideoaren irudia
GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute Bilbon

2014-04-03

GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute gaur Bilbon. Azaldu dutenez, gaur egungo politika energetikoan aldaketa eragitea da helburuetako bat.