Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute Bilbon

2014-04-03

GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute gaur Bilbon. Azaldu dutenez, gaur egungo politika energetikoan aldaketa eragitea da helburuetako bat.

bideoaren irudia
Naroa Elortza: "Kooperatibismoa bizitza bera ulertzeko modua da, eraldaketa sozialerako da"

2014-04-03

Fagor eta kooperatibismoa izan ditugu hizpide Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Naroa Elortza aditua da gai horretan, eta kooperatiben egungo egoerari eta etorkizunari buruzko xehetasunak eman ditu.

bideoaren irudia
Hego Euskal Herrian %1.2 egin du gora langabeziak

2014-04-02

Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakitera eman duenez %1.2 egin du gora langabeziak Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuak batuta, 230.572 langile zeuden langabezian martxo amaieran, otsailean baino 1.454 langile gehiago. Herrialdeka, soilik Nafarroan jaitsi da langabe kopurua

bideoaren irudia
ELAk soldatak eta enplegua defenditzea helburu duen kanpaina hasi du

2014-03-31

ELA sindikatuaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoa, azken 25 urtetako egoerarik txiroenean aurkitzen da. Hala adierazi du sindikatuak, soldatak eta enpleguari buruzko txostena ezagutzera eman duen agerraldian. Egoerari aurre egin ahal izateko alternatibak ere eman ditu sindikatuak.

bideoaren irudia
Soldaten kontrako erasoen aurrean tinko mantentzeko asmoa azaldu du LABek

2014-03-31

Krisiaren aitzakiapean soldaten aurkako erasoa egitea leporatu die sindikatuak patronalei. Erreforma guztiak horretara bideratuta daudela salatu dute, eta negoziazio kolektiboaren blokeoaren aurrean lantokiz lantoki borrokan jarraitzeko asmoa azaldu. Instituzioei dei egin diete gutxieneko soldata duina bermatzeko bidean lan egin dezaten.

bideoaren irudia
Shopping Eguna ospatuko da bihar Bilbon

2014-03-28

Shopping Egunaren hirugarren edizioan Bilbo erdiguneko eta Zazpi Kaleetako 350 ostalaritza-establezimendu eta saltokik baino gehiagok hartuko dute parte. Horrela, Bizkaiko hiriburuak udaberria inauguratuko du hiri erdiguneko kaleak hainbat ekimenekin betez: moda desfileak, auto klasikoen erakusketa, musika ikuskizunak, antzezlanak eta kirolak besteak beste