Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Behera egin du langabeziak Nafarroan azken hilabetean

2018-12-04
Nafarroan langabezian daudenen kopurua jaitsi egin da azaroan % 0.43an, zehazki, 163 pertsona gutxiago urriko datuekin alderatuta. Miguel Laparra Eskubide Sozialetako presidenteordeak nabarmendu du datu positiboak direla, baina ohartarazi du ez direla modu isolatuan ulertu behar, azken urteotan zehar izandako joeran baitan baizik.
bideoa prestatzen
Grebara jo dute, berriz ere, Gipuzkoako zahar egoitzetan

2018-11-26
Azken asteetan egindako mobilizazioen ondoren ontzat eman dezaketen erantzunik ez, eta protestan jarraitzen dute langileek. LABek deituta, greba eguna dute gaur; ELAk, berriz, aste osora luzatu du lanuztea.
bideoa prestatzen
Jai egunetan merkataritza guneak irekitzearen kontrako kanpaina abiatuko dute hainbat sindikatuk EAEn

2018-11-22
Elikagaien sektoreko merkataritzan igande eta jai egunetan irekiera salatu dute ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuek. Langileei atsedenerako eskubidea ukatzen zaiela adierazi dute eta merkatuaren liberalizazio horrek merkatari txikiei kalte egiten diela azpimarratu dute. Instituzioei modelo hori sustatzea egotzi diete eta gizartea kontzientziatzeko kanpaina abiarazi dutela.
bideoa prestatzen
ELAk NH eta Barceló hoteletan greban dauden langileak babestu ditu

2018-11-16
Bilboko NH eta Barceló hoteletako garbikuntza lanetako langileek bi aste daramatzate greban. Euren egoera larria salatu nahi izan dute, prekarietatearen aurpegirik gordinenetako batzuk argitara ekarriz: Turismora begira egon nahi duen hirian, hotel batzuetako garbitzaileek, atontzen duten logela bakoitzeko 2,50 kobratzen dituzte. Horiek horrela, ELA sindikatuak manifestazioa egin du du Bilbon
bideoa prestatzen
Etxe kaleratzeen uholde berri baten arriskuaz ohartarazi dute euskal plataformek

2018-11-15

Higiezinen kredituen lege berrian, aurreratutako epe mugaren atzera eraginaren klausula mantentzen bada, bankuek etxe kaleratzeak egiteko aukera izango dutela salatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformek. Klausula horren bidez, hipoteka ordaintzeari utzitakoan maileguaren osotasuna eskatzeko aukera dute bankuek. Eta salatu dutenez, hipoteka iruzurrengatik bederatzi kuota baino gehiago zor dituzten familia zaurgarriak etxerik gabe utziko lituzketela bankuek.

Klausula hori Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak abusuzkotzat jotakoen artean dago, eta, ondorioz, hori baliatuta egin asmo ziren kaleratze prozedurak etenda geratu ziren. Iaz, ordea, Espainiako Auzitegi Gorenak bankuen aldeko mugimendua egin zuen, Europako auzitegiari hipoteken exekuzioaz galdetuta, aurreratutako epe mugaren atzera eragina aintzat hartuta. Ondorioz, 80.000 hipoteka exekuzio daude ebazpen zain.

Espainiako Diputatuen kongresuan asteazkenean egindako ekonomia batzordean, premiaz onartu nahi dute higiezinen kredituen lege berria. Eta kaleratzeen aurkako plataformek salatu dutenez, lege horren lehenengo xedapen iragankorrean aipatzen da aurreratutako epe mugaren atzera eragina. Kaleratzeen aurkako plataformek hipoteka kontratuetako klausuletatik bidegabeena dela hori salatu dute, Espainia mailan, egun indarrean dauden sei milioi hipoteketan ageri dena eta 600.000 kaleratze eragin dituena.

Hainbat gizarte eragile, alderdi politiko eta sindikaturen babesarekin egindako agerraldian, kaleratzeen aurkakoek eskaerak egin dizkiete euskal ordezkari publikoei. Hasteko, Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei eskatu diete Espainiako Kongresuan dituzten diputatuek bozka dezatela higiezinen kredituen lege berriko lehen xedapen iragankorra ezabatzearen alde.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei eskatu diete 2015ean hartutako konpromisoa bete dezatela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, zein Gasteiz, Bilbo eta Donostia kaleratzerik gabeko lurraldeak izateko hartutako konpromisoari, hain justu.

bideoa prestatzen
ELAren esanetan, EAEko 2019ko aurrekontuak "PPren aurrekontuak dira"

2018-11-13
ELAren ustez onartezinak dira Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Rajoy-ren gobernuarekin adostutakoaren arabera egindakoak direla ziurtatu du sindikatuak eta gastu araua errespetatzeko murrizketa politiketan sakontzen dela salatu ere. Horren aurka, gastu araua haustea eta zerga erreforma aurrerakoia exijitu dituzte eta indar progresistei jarrera irmoa eskatu diete proiektuaren aurka.