Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
EH Bildu La Naval-eko enpresa batzordeko langileekin bildu da

2018-10-03
EH Bilduko delegaritza, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia buru, La Naval-eko enpresa batzordeko kideekin bildu da Sestaon. Bertan, ontziolak pairatzen duen egoera larriaren aurrean, erakundeei eta bereziki Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzeko eskatu diote. Hortaz gain, hilaren 10an langileek Sestaon deitu duten mobilizazioan parte hartzeko gonbitea luzatu du koalizioak.
bideoa prestatzen
La Naval-eko langileek bilera egin dute Arantxa Tapia Industria sailburuarekin

2018-09-27
Sestaoko La Naval-eko langileen enpresa batzordeak bilkura egin du Arantxa Tapia Industria sailburuarekin. Topaketa tonu onean joan dela azpimarratu du bi aldeek baina egoeraren larritasuna nabarmena da. Tapiak azaldu duenez, La Naval erosteko interesa duten inbertsoreak azaldu dira baina oraindik ere ez dago inolako eskaintza irmorik.
bideoa prestatzen
Pentsio sistema publikoa hizpide Janire Landaluze sindikalista eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin

2018-09-27
Azken zortzi hilabeteotan seigarren mobilizazio handia deitu dute pentsiodunek urriaren 1erako. Testuinguru honetan, pentsio sistema publikoa nola egin litekeen bideragarri azteztu dugu, besteak beste.
bideoa prestatzen
"Kapitalismoa dagoen bitartean, krisiak egongo dira"

2018-09-20
Argi esan du Endika Alabort ekonomialariak Bidegurutzean egindako elkarrizketan. Lehman Brothers finantze erakundea lehertzearen hamargarren urteurrenean eseri gara Alabortekin.
bideoa prestatzen
Behin-behineko irakasleen prekarietatea salatu dute sindikatuek

2018-09-18

Joan den astean N-121A errepidean istripuz hildako irakaslearen heriotza salatu dute sindikatuek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean. Ostegunean gertatu zen ezbeharra, Ataungo 26 urteko emakume bat hil zen auto istripuz, Beran, lanera zihoala.

Itxuraz, zeraman autoaren kontrola galdu zuen eta kontrako norabidean zihoan furgoneta bat jo zuen. Gaztea aldi baterako irakasle ari zen Donezteben, eta haren heriotzaren harira, behin-behinekotasuna prekaritatea dela eta prekarietateak hil egiten duela salatu dute sindikatuetako ordezkariek Iruñeko elkarretaratzean.

Edonola ere, irakaskuntzako sektoretik harago, azken asteetan izandako lan heriotzak ere salatu dituzte. Egoera aldatzeko prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute. Baita lan istripuen atzean dagoena prekarietatea dela salatu ere. Hargatik, erakunde publikoek ezin dutela beste alde batera begiratu iruditzen zaie.

Urtea hasi zenetik, 40 langile baino gehiago hil dira, sindikatuen datuen arabera, horietako hamabost, abuztuan eta irailean.

bideoa prestatzen
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako hitzarmen duina eskatzeko mobilizatuko da LAB

2018-09-12

Azaroan urtea beteko da Gipuzkoako helduen egoitzetako lan hitzarmen berria negoziaziatzeko mahaiak azken bilera egin zuenetik, eta LAB sindikatuak salatu du ordutik ez dutela inolako harremanik izan.

Herrialdeko hitzarmenaren beharrean daudenak 5.000 langile inguru dira. Sindikatuak salatu duenez, 2012ko soldata taula eta lan baldintzekin jarraitzen dute, eta kasu batzutan lan baldintza okerragoak dituzte. Leire Ormazabalen hitzetan, gainera, hitzarmenik ezak eragin zuzena du egoiliarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean ere.

LABeko ordezkariak zehazu du sindikatuak egin dituela ahaleginak negoziazioa berreskuratzeko, baina ez dutela erantzunik jaso. Gipuzkoako zahar egoitza eta eguneko zentroetako zerbitzua izanik, egoeraren erantzule nagusia aldundia da Ormazabalen ustez, baina sektoreko patronalak ere utzikeriaz jokatzen ari dira. Hargatik, mobilizazio kanpainari ekin diote aldundi aurreko elkarretaratzearekin eta eskualdeetara hedatuko dute dinamika datozen hilabeteetan.